19. artikulua.— Diputatuen kode etikoa
Diputatuek, oro har, etika- eta jardun-printzipio hauetara egokituko dute beren jokabidea:
d) Errespetuzko jokabidea izan behar dute gainerako diputatuekin, herritarrekin eta Batzarrean lan egiten duten langileekin, eta jarrera eredugarria izan behar dute berdintasun-printzipioa betetzean, diskriminaziorik egin gabe generoagatik, sexu-orientazioagatik, sinesmenengatik, ideologiagatik, jatorri edo egoera sozialagatik, etniagatik, hizkuntzagatik edo beste edozein arrazoirengatik.
f) Diputatuek komunikabideekin dituzten harremanek informaziorako eskubidearen alde jo behar dute, eta herritarrek iritzi informatua izateko duten eskubidearen alde bideratu behar dira; gainera, harremanotan ez da komunikaziorik izango, baldin eta Batzarraren Erregelamenduak edo legeek beste eskubide edo ondasun juridiko batzuen intereserako murrizketa ezartzen badute.
Komunikabideen aurreko agerraldi publikoetan, diputatuek informazioaren profesionalekiko eta herritarrekiko jarrera, hizkera eta tratua zaindu behar dituzte, betiere Parlamentuaren duintasuna zaintzeko.