5. artikulua.— Gizarte-zerbitzuen sistemaren xedea eta helburuak
Gizarte-zerbitzuen sistemaren helburua biztanleria osoaren gizarte-ongizatea sustatzea da, betiere funtsezko helburu hauek lortuz:
9. Herritar guztiei benetako irisgarritasuna bermatzea edo sustatzea zenbait jarduketaren bidez, hala nola piktogramak, zeinu-hizkuntzan jarritako kartelak edo baliabideak iristeko oztopo arkitektonikoak kentzea.
9. artikulua.— Gizarte-zerbitzuen erabiltzaileen eskubideak
1. Titulartasun publikoko nahiz pribatuko Murtziako Erregioko gizarte-zerbitzuen sarearen erabiltzaileek, Konstituzioak eta legeek aitortzen dizkieten eskubideez gain, bermatuta izango dute beste eskubide hauek egikaritzea:
e) Gizarte-zerbitzuen prestazioei eta beharrezko betekizunei buruzko informazio nahikoa, egiazkoa eta ulergarria izatea, eta, eskatzen badute, informazioa idatziz jasotzea, ulertzeko moduan, eta arreta hartzea aukeratzeko askatasunaren eta komunikazioaren irisgarritasunaren printzipioari jarraituz, betiere informazioa behar bezala jaso eta ulertzen dela bermatzeko eta beren iritzia behar bezala adierazi eta artatua izan ahal izateko, bai ahozko komunikaziorako laguntzekin, bai zeinu-hizkuntza erabiliz, bai komunikazioa elkarri trukatzeko dagoen beste edozein sistemaren bidez.
j) Beren egoeraren eta beharrizanen ebaluazio edo diagnostiko bat lortzea, eta ebaluazio hori idatziz izatea hizkera argi eta ulergarrian.
11. artikulua.— Eskubide eta Eginbeharren Gutuna
2. Gizarte-zerbitzuen erabiltzaileen Eskubide eta Eginbeharren Gutuna modu erraz eta argian idatziko da, hizkera ulergarria erabiliz, eta, behar izanez gero, komunikazio-sistema alternatibo edo handigarriekin idatziko da.