4. artikulua.— Kenkari automatikoak
Bat. Hauek dira araubide erkideko autonomia-erkidegoen eta autonomia-estatutua duten hirien finantzaketa-sistema arautzen duen eta zerga-arau jakin batzuk aldatzen dituen abenduaren 18ko 22/2009 Legearen 46.1.c artikuluan aipatzen diren kenkari autonomikoak:
[1347]r) Valentziera sustatzera bideratutako dohaintzengatik: % 20 lehenengo 150 euroetarako, eta % 25 zergaldian zehar honako erakunde hauen alde egindako diru-zenbatekoen dohaintzen gainerako zenbatekorako:
1) Generalitat, organismo publikoak eta Generalitaten sektore publiko instrumentala.
2) Valentziako Erkidegoko toki-erakundeak, haien mendeko organismo publikoak, fundazioak eta partzuergoak.
3) Valentziako Erkidegoan ezarrita dauden unibertsitate publiko eta pribatuak.
4) Valentziako Erkidegoko arte-irakaskuntzen goi-mailako zentroak.
5) Zergaldiaren azken egunean valentziera sustatzeko erakundeen zentsuan inskribatutako erakundeak.
Ondorio horietarako, dohaintza-emailea Generalitat edo Generalitateko erakunde publikoetako bat denean, ekitaldi bakoitzean jasotako zenbatekoa, gutxieneko kreditu gisa, hurrengo ekitaldiko aurrekontuetako gastu-programei lotuta geratuko da, baldin eta gastu-programa horien xedea bada valentziera sustatzea.