6. artikulua.— Hedabideak zehaztea
2. Aurreko apartatuan adierazitako printzipioak betetzeko, hedabideak zehazte aldera, lehentasunezko irizpidetzat hartuko dira ikus-entzuleak lehenengoz, eta lurralde- eta gizarte-ezarpena bigarrenez. Gainera, hauek balioetsi ahal izango dira: publizitatearen hartzaileen ezaugarriak, hizkuntza-eremuko hizkuntza nagusia eta lege honetan aurreikusitako xedeak ahalik eta ondoen lortzen lagunduko duten antzeko beste irizpide batzuk.
8. artikulua.— Hizkuntza
1. Publizitate instituzionalaren testuek valentziera erabiliko dute nagusiki, valentzieraren erabilera eta irakaskuntzari buruzko araudiko printzipioen arabera eta Valentziako Erkidegoko Autonomia Estatutuaren arabera, salbu eta eremu nagusiki gaztelaniadunetan , zeinetan gaztelaniaz egingo baita nagusiki.
2. Publizitate instituzionala beste hizkuntza ez-ofizial batzuetan egin ahal izango da, xedeak hala eskatzen duenean.