3. artikulua.— Autogobernu-instituzioen egoitza
Valldignako Andre Mariaren Errege Monasterioa, zeina baita Valentziako Erkidegoaren autonomia politikoaren erakusgarri, Generalitat osatzen duten autogobernu-instituzioen egoitza gehigarria da.
Beraz, hauek egin ahal izango dituzte bilkura eta ekitaldi ofizialak: Valentziako Gorteek (Las Corts Valencianes), Generalitateko Lehendakaritzak, Kontseiluak (Consell), Kontuen Sindikatuak (Sindicatura de Comptes), Herriaren Defendatzaileak (Síndic de Greuges), Valentziako Kulturaren Kontseiluak (Consell Valencià de Cultura), Hizkuntzaren Akademia Valentziarrak (Acadèmia Valenciana de la Llengua), Kontseilu Juridiko Aholku-emaileak (Consell Jurídico Consultiu) eta Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak (Comité Econòmic i Social), eta etorkizunean sor daitekeen beste edozein estatutu-instituziok ere, aplikatzekoa den araudiarekin bat etorriz hartutako erabakiaren arabera.