L349-2 artikulua
[…]
I. Behin-behineko harrera-zentroen helburua da haietara joaten direnei harrera eta ostatua segurtatzea, bai eta laguntza linguistiko, sozial, profesional eta juridikoa ematea ere, haien integrazioa bermatze aldera.
[…]
L411-1 artikulua
[…]
Interesdunak bere lanerako beharrezkoak diren hizkuntza-ezagutzak dituela frogatu beharko du.
[…]
Agiria zein estatuk eman dion, onuradunak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.
[…]
L411-1-1 artikulua
[…]
Estatuak bertako hizkuntza ofizialetako batean idatzirik emandako titulu profesionalaren arabera eskainiko dira zerbitzuak.
Agiria zein estatuk eman dion, zerbitzu-hornitzaileak bertako hizkuntzan aurkeztu ahal izango du bere formazio-titulua. Titulua zein erakunde eta lekutan emana izan den ere adierazi beharra dago.
[…]