L557-12 artikulua
Europar Batasuneko kide den estatu bateko agintaritza eskudun batek edo administrazio-agintaritza eskudunak eskabide ziodun bat eginez gero, tartean den agintaritza hori dagoen herrialdean ofiziala den hizkuntzan helarazi beharko dituzte eragile ekonomikoek produktu edo ekipamendu baten adostasuna frogatzeko beharrezkoak diren informazio eta dokumentu guztiak. Agintaritza horrek hala eskatuz gero, berek merkaturatutako produktu edo ekipamenduek inolako arriskurik ez izateko har litezkeen neurri guztiekin bat egin eta lagundu beharko dute aipatu eragile ekonomikoek.
1. azpiatala
Fabrikatzaileen betebehar espezifikoak
L557-15 artikulua
Fabrikatzaileei dagokie ziurtatzea L. 557-4 artikuluan etiketatzeari eta markatzeari buruz aipatzen diren eskakizunak betetzen dituztela beren produktu eta ekipamenduek.
Haiei dagokie, halaber, beren produktu edo ekipamenduak segurtasunerako beharrezkoak diren argibide-liburu eta guzti merkaturatzen direla egiaztatzea; argibide-liburu horiek erabiltzaileen herrialdean ofiziala den hizkuntzan idatzirik egon beharko dute.
2. azpiatala
Inportatzaileen betebehar espezifikoak
L557-20 artikulua
Produktu edo ekipamendua merkaturatu baino lehen, inportatzaileei dagokie ziurtatzea fabrikatzaileak behar bezala bete dituela L. 557-5 artikuluan produktu eta ekipamenduen adostasuna ebaluatzeko prozedurarekin loturik aipatzen diren eskakizunak. Fabrikatzaileak eta produktuak edo ekipamenduak L. 557-5 eta L. 557-15 artikuluetan aipatzen diren eskakizunak betetzen dituztela ere ziurtatu beharko dute.
Haiei dagokie, halaber, beren produktu edo ekipamenduak segurtasunerako beharrezkoak diren argibide-liburu eta guzti merkaturatzen direla egiaztatzea; argibide-liburu horiek erabiltzaileen herrialdean ofiziala den hizkuntzan idatzirik egon beharko dute.