L100-1 artikulua[1416]
Legeak gorputz- eta kirol-jardueretarako irispide berdina faboratzen du, diskriminaziorik egin gabe sexuan, genero-identitatean, sexu-orientazioan, adinean, ezgaitasunean, nazio edo etnia bateko benetako nahiz ustezko izatean, erlijioan, hizkuntzan, gizarte-egoeran, iritzi politiko edo filosofikoetan edo beste edozein tasunetan oinarrituta.
L141-5 artikulua[1417]
II. Frantziako Olinpiar eta Kirol Batzorde Nazionalaren baimenik gabe, I.ean adierazitako elementuak eta terminoak edo haien itzulpenak marka gisa gordailutzeari, erreproduzitzeari, imitatzeari, ezartzeari, ezabatzeari edo aldatzeari dagokienez, Jabetza Intelektualaren Kodeko L. 716-9 eta L. 716-13 artikuluetan ezarritako zigorrak ezarriko zaizkio.
L141-7 artikulua[1418]
II. Frantziako Paralinpiar eta Kirol Batzorde Nazionalaren baimenik gabe, I.ean adierazitako elementuak eta terminoak edo haien itzulpenak marka gisa gordailutzeari, erreproduzitzeari, imitatzeari, ezartzeari, ezabatzeari edo aldatzeari dagokienez, Jabetza Intelektualaren Kodeko L. 716-9 eta L. 716-13 artikuluetan ezarritako zigorrak ezarriko zaizkio.