L192-12 artikulua
Baldin eta frantsesez irakurtzen eta idazten badakite, beren barrutiko instalazioetara bisitan joatea galarazten dien ezintasun fisikorik ez badute eta haien eskubide zibilen kontrako debeku, gabetze edo ezgaitasunik ez badago indarrean, hautagarri izango dira:
1. Meatze edo harrobietan —edo praktikan meatzeetako arriskuen berri jakitea beharrezkoa den beste lanposturen batean— gutxienez bost urte lanean eginak dituzten langileak, gutxienez hiru meatzari kualifikatu gisa, baldin eta hautetsi izango diren barrutian edo enpresa beraren mendekoa den besteren batean gutxienez hiru urte lanean eginak badituzte;
2. Meatze edo harrobietan —edo praktikan meatzeetako arriskuen berri jakitea beharrezkoa den beste lanposturen batean— gutxienez bost urte lanean eginak dituzten langile ohiak, gutxienez hiru meatzari kualifikatu gisa, eta hautetsi izango diren barrutian edo enpresa beraren mendekoa den besteren batean gutxienez hiru urte lanean eginak dituztenak, baldin eta hamar urte jarraian baino gehiago eman badituzte langile gisa edo meatzarien ordezkari gisa, eta jada utzia badiote beste barruti bateko meatzarien ordezkari izateari.
[…]