L811-5 artikulua
[…]
L. 811-1 artikuluko 2. zenbakian definitzen diren eginkizunekin bat etorriz, nekazaritzaren arloko irakaskuntzak hizkuntza eta kultura erregionalen ezagutza eta hedapena sustatu beharko ditu horretarako beharra dagoen lekuetan.
L813-2 artikulua
[…]
Lanbide-heziketako ikastegietan nekazaritza-, basogintza-, natura- eta lurralde-ikasketekin loturik ematen diren ikasgaiak erreferentziazko programa nazionalen arabera eskaini beharko dira, eta ikasgai bakoitzaren edukiak eta helburuak zehaztu eta finkatu beharko ditu edo Nekazaritza Ministerioak, edo Nekazaritza Ministerioak eta Hezkuntza Nazionalaren Ministerioak batera, edo Hezkuntza Nazionalaren Ministerioak. Ikasketa horiek zikloka antolatuko dira. Beharra dagoen lekuetan, hizkuntza eta kultura erregionalen ezagutza eta hedapena sustatzeko moduko jarduerak antolatu beharko dituzte ikastegiek.
[…]
L951-9 artikulua
Guyanan L. 943-6-1 artikulua aplikatzeari dagokionez:
1. Lehen bi apartatuak honela idatziko dira:
«Askatasunen eta atxiloketaren epaileak L. 943-4, L. 943-5, L. 943-6 eta L. 951-10 artikuluetan oinarriturik emandako autoak ziodunak izango dira, eta agintari eskudunari eta inputatuari jakinarazi beharko zaizkie, haiek zeinahi baliabideren bitartez instrukzio-salara igorri ahal izan ditzaten, jakinarazpena jasotzen dutenetik hasi eta bi eguneko epean. Inputatuak ez badaki frantses nahikorik, interprete baten laguntza jaso ahal izango du. Interpreteak bere ohore eta kontzientziagatik zin egin beharko du justiziari lagunduko diola.
»Inputatuak zenbanahi ohar bidali ahal izango ditu idatziz instrukzio-salara, edo han esateko dituenak entzun ditzaten eskatu»;
[…]