L221-4 artikulua
Zerbitzu-emaileak egoitza zein estatutan duen, estatu horrek emandako titulu profesionalaren arabera eskainiko dira zerbitzuak, baldin eta aipatu estatuan titulu hori existitzen bada. Titulua estatu horretako hizkuntza ofizialean idatzirik egongo da. Baldin eta zerbitzu-emaileak egoitza duen estatuan zerbitzu hori eskaintzeko titulurik ez badago, zerbitzu-emaileak estatu horretako hizkuntza ofizialean adierazi beharko du zer formazio-titulu duen.