I. atala
Zenbait errenta-motarekin lotutako mozkin edo errenta garbiak zehaztea
III: Kapital higigarrien errentak
4: Atzerriko edo nazioarteko organismoen obligazio-jaulkipenak Frantzian. 1987ko urtarrilaren 1a baino lehen jaulkitako tituluen araubide berezia
51. artikulua
Atzerriko edo nazioarteko organismoek Ekonomia eta Finantza Ministerioaren baimenez Frantzian jaulkitzen dituzten obligazioek, materialki sortzen diren unetik beretik, honako aipamen berezi hau eraman beharko dute frantsesez idatzirik:
“Titulu hau Frantzian jaulkia izan da, eta, 1965eko uztailaren 12ko 65-566 Lege frantsesarekin bat etorriz, eta interesei, loteei, amortizazio-primei eta beste kreditu-produktu negoziagarri batzuei eragiten dieten iturrian egindako atxikipenen aplikazioari dagokionez, Frantziako obligazioen zerga-araubidearen mende dago”.
III ter atala
Zordunen betebeharrak
V: Garraiobide berriekin edo bigarren eskuko garraiobideekin lotutako Europar Batasunaren barruko eragiketak
242 quaterdecies artikulua
242 terdecies artikuluaren aplikazioari dagokionez:
[…]
4.c) Baldin eta birsaltzaileak ez badu ibilgailua zuzenean eskuratu matrikulazio-frogagiriaren titularraren eskutik, titular horrek ibilgailua saldu izanaren fakturaren kopia bat, bertan adieraziz salmenta hori ez zegoela balio erantsiaren gaineko zergaren eraginpean, edo halakorik ezean, titularrak sinatutako ziurtagiri bat, bertan honako datu hauek adieraziz: titularraren izen-deiturak edo sozietate-izena, helbidea, balio erantsiaren gaineko zergari dagokion identifikazio-zenbaki indibiduala, salmenta-fakturaren jaulkipen-zenbaki eta -data, eroslearen izen-deiturak edo sozietate-izena eta helbidea, bai eta ibilgailuaren ezaugarriak ere. Matrikulazio-frogagiriaren titularrak salmenta honengatik balio erantsiaren gaineko zergarik ez duela ordaindu adierazi beharko da ziurtagirian, edo, hala badagokio, berak ez zeukala balio erantsiaren gaineko zerga ordaindu beharrik. Ziurtagiria frantsesa ez beste hizkuntzaren batean idatzita badago, itzulpen ziurtatu bat entregatu beharko da harekin batera.
[…]
1. atala
Trust-administratzaileen betebeharra aitorpena egiteko
Trust bat Zergen Kode Orokorraren 792-0 bis artikuluan definitzen den moduan eratzen, aldatzen edo ixten denetik hasi eta hilabeteko epean, kode horren beraren 1649 AB artikuluko lehen eta bigarren apartatuetan aipatzen den aitorpena entregatu beharko zaio atzerriko enpresen gaineko zerga-zerbitzuari.
Aitorpen hori frantsesez idatzi beharko da. Horretarako, Administrazioak ezarritako eredu baten araberako inprimaki bat erabili beharko da, eta xehetasun hauek adierazi beharko dira bertan:
[…]
369 A artikulua
Zergen Kode Orokorraren 772-0 bis artikuluan definitzen diren trust-administratzaileek atzerriko enpresen gaineko zerga-zerbitzuan urtero entregatu beharko dute —ekainaren 15ean, beranduen jota— 1649 AB artikuluko hirugarren apartatuan aipatzen den aitorpena.
Aitorpen hori frantsesez idatzi beharko da. Horretarako, Administrazioak ezarritako eredu baten araberako inprimaki bat erabili beharko da, eta xehetasun hauek adierazi beharko dira bertan:
[…]
1. atala
Zuzeneko zergak eta zerga asimilatuak
III: Frantzian diharduten sozietate atzerritarrak. Iturrian egindako atxikipena
380. artikulua
[…]
III. Sozietatea beharturik egongo da, bere berrikuspen-eskaera oinarritze aldera, bere banaketa-jarduerekin lotutako erabaki eta ebazpenen kopiak eta ekitaldiko kontuak onesteko egindako akziodunen edo bazkideen batzarretako akten edo txostenen kopiak egin eta, hala badagokio, kopia horiek guztiak frantsesezko itzulpen eta guzti entregatzera.
[…]