11. artikulua
Pentsamenduak eta iritziak askatasunez komunikatzea gizakiak dituen eskubideetatik baliotsuenetako bat da: herritar orok askatasunez hitz egin, idatz eta inprima dezake; baina, askatasun horretaz abusatuz gero, erantzukizuna izango du, legeak ezarritako kasuetan.