Ezagutzak areagotzea, ikerketaren emaitzak aintzat hartzea, informazio zientifikoa hedatzea eta frantsesa zientziarako hizkuntza gisa sustatzea: horra hor ikerketa eta garapen teknologikoaren aldeko politikaren xedeak.
Jakintza zientifiko eta teknikoa gutxiengo ikasiaren pribilegioa baino ez da. Frantsesak ere oso parte-hartze eskasa du ezagutzaren transmisioan.
[…]
1985etik aurrera, “Frantsesa zientziarako hizkuntza gisa sustatzea eta kultura zientifiko eta teknikoa hedatzea” izeneko programa mobilizatzailearen barruan martxan jarritako ekintzak politika horren parte izango dira.