13. artikulua
102. artikuluko bigarren apartatua aplikatuz, idazkariari eman ahal izango zaio interprete-lanak egin eta lurraldean hitz egin ohi diren hizkuntzetako batean esanak itzultzeko ardura. Halakoetan, itzultzaileari zinpekoa izan beharraren dispentsa emango zaio.
32. artikulua
407. artikulua aplikatuz, idazkariari eman ahal izango zaio interprete-lanak egin eta lurraldean hitz egin ohi diren hizkuntzetako batean esanak itzultzeko ardura. Halakoetan, itzultzaileari zinpekoa izan beharraren dispentsa emango zaio. Interprete ofizial iraunkorrik badago, bere eginkizunak betetzen hastean baino ez du zin egin beharko.