Baldin eta, lege hau indarrean jarri baino lehen, Frantzian kokaturiko koproduktore batek edo gehiagok ikus-entzunezko obra baterako koprodukzio-kontratua burutu badu edo badute beste estatu batean kokaturiko koproduktore batekin edo gehiagorekin, eta baldin eta kontratu horretan espresuki ezarririk badago eremu geografikoen arabera eta satelite bidezko teledifusioari aplikagarria zaion araubidea eta gainerako ustiapen-baliabideei aplikagarriak zaizkien xedapenak bereizi gabe egingo dela ustiapen-eskubideen banaketa, eta baldin eta, lurralde jakin batean, satelite bidezko teledifusio horrek kalte egiten badio koproduktoreetako baten edo haren legezko ordezkarien esklusibotasunari, batez ere hizkuntzari dagokionez, koproduktoreetako batek edo haren legezko ordezkariek ikus-entzunezko obra hori satelite bidezko telebista-kate batean erakusteko baimena ematea edo ez ematea, hori esklusibotasun horren onuradunak —hau da, koproduktoreak edo haren legezko ordezkariek— aldez aurretik eman beharreko onespenaren baitan egongo da.