22. artikulua
Kaledonia Berriak gai hauen gaineko eskumena izango du:
[…]
28. Lehen hezkuntza: programazioa, hargatik eragotzi gabe probintziek, tokian tokiko kultura- eta hizkuntza-berezitasunen arabera, programak egokitzeko dituzten eskumenak; kontrol pedagogikoa;
[…]
140. artikulua
Ohiturazko kontseiluen irizpenean oinarriturik, Ohiturazko Senatuak kanak hizkuntzen akademiako kideak izendatu beharko ditu, Kongresuaren ebazpen batean zehazturiko baldintzekin bat etorriz.
[…]
215. artikulua
Kaledonia Berriak, bertako kultura-garapenari laguntzea helburutzat harturik, akordio berezi bat burutuko du Estatuarekin, probintzien irizpenean oinarriturik. Kanak kulturaren ondarea eta Tjibaou Kultura Etxea izango dira kontratu horren gai nagusiak.
Kanak hizkuntzek aitortza jaso beharko dute irakaskuntza- eta kultura-hizkuntza gisa.
[…]