23. artikulua
Espetxera eraman bezain laster, atxilotuari harrera-liburuxka bat entregatu eta ahoz azaldu beharko zaizkio, berak ulertzen duen hizkuntza batean, zein atxiloketa-araubide aplikatuko zaion, zein eskubide eta betebehar izango dituen, eta zein errekurtso eta eskabide aurkeztu ahal izango dituen. Espetxeari aplikagarriak zaizkion arauak ere jakinarazi beharko zaizkio, eta gero ere, haren atxiloketak irauten duen bitartean, noiznahi eman beharko zaizkio aditzera.
Kondenatua beharturik egongo da espetxeburuak eta espetxeko baldintzapeko askatasun- eta gizarteratze-zerbitzuko zuzendariak proposatzen dizkioten gutxienez jardueretako batean parte hartzera, interesdunaren gizarteratzea baita jardueron helburua, eta haren adinera, gaitasunetara, zailtasunetara eta nortasunera egokiturik baitaude.
Baldin eta kondenatuak oinarrizko ezagutzak menderatzen ez baditu, irakurtzen, idazten eta zenbatzen ikastearekin lotuta egongo dira jardueraren eduki nagusiak. Baldin eta frantses nahikorik ez badaki, hizkuntza ikastea izango da jardueraren helburu nagusia. Baldin eta kondenatuak lanen bat badu, ikasketen antolaketa haren lanera egokitu beharko da.