Artikulu bakarra
Hezkuntzari eta frantsesari buruz Frantziako Errepublikako Gobernuak eta Botswanako Errepublikakoak 2008ko martxoaren 20an Parisen sinaturiko esparru-akordioa onesteko baimena ematen da. Testua eranskin modura gehituko zaio lege honi (2).
Lege hau estatu-lege gisa betearaziko da.
Esparru-akordioa, Frantziako Errepublikako eta Botswanako Errepublikako gobernuek hezkuntzaren eta frantsesaren alorretan hitzartutako lankidetzari buruzkoa, 2008ko martxoaren 20an Parisen sinatua.
Batetik, Frantziako Errepublikako Gobernuak, eta, bestetik, Botswanako Errepublikako Gobernuak,
[…]
Hezkuntzaren eta, batez ere, frantsesaren irakaskuntzaren alorretan beren arteko lankidetza-lokarriak estutu nahirik, eta nazioarteko komunikazio-hizkuntzak ikasteak duen garrantzia dela medio, honako xedapenok hitzartzen dituzte:
[…]
III. artikulua. Lankidetza horren xede nagusia esparru hauek garatzea izango da:
[…]
- esperientzia-trukearen bidez elkar aberastea, batez ere hizkuntzen irakaskuntzari eta hizkuntza- eta kultura-aniztasunaren sustapenari dagokienez.