3. artikulua
Lege hau promulgatzen denetik hasi eta hiru urteko epean, Gobernuak ebaluazio-txosten bat bidali beharko die Batzar Nazionaleko eta Senatuko batzorde iraunkor eskudunei. Txosten horretan, zera ebaluatu beharko da: frantsesaren erabilerari dagokionez, ea lege honen 2. artikulua zer-nolako eragina izaten ari den goi-mailako ikastegi publiko eta pribatuetan, eta ea zer-nolako bilakaera izaten ari diren ikasketak atzerriko hizkuntzetan egiteko programak, ikasle atzerritarrek ikasketak frantsesez egitekoak eta atzerriko ikastegietan frantsesezko ikasketak egitekoak.