Esperientzia pilotu modura, enpleguaren gaineko ardura duen ministerioaren erabaki baten bidez izendaturiko erregioetan, Lanaren Kodearen L. 5411-1 artikuluan aipatzen den enplegu-eskatzaileen zerrendan izena emanda egoten jarraitu ala ez erabakitzeko, eta betiere kode horrexen L. 5411-2 artikuluan eta L.5411-10 artikuluko 2. zenbakian ezarritako baldintzen osagarri modura, eskatzaileak bere enplegu-bilaketaren martxari buruzko informazioa eman beharko du izen-emate hori berriztatzeko aldian behingo eskaera egitean. Esperientzia pilotuak kontuan hartu beharko ditu bai zailtasunak dituzten pertsonen egoera eta bai enplegu-eskatzaileen frantsesaren ezagutza-maila.
Esperientzia pilotuak hemezortzi hilabeteko iraupena izango du, 2019ko ekainaren 1etik kontatzen hasita.
Estatu Kontseiluaren dekretu baten bidez zehaztu beharko dira esperimentazio-modalitateak eta esperientzia ebaluatzeko modua.
Esperientzia pilotuaren ebaluazioa eperik gabe bidali beharko da Parlamentura.
[…]