10. artikulua
IV. Frantziako Garapen Agentziak frantsesa hobesten du lan-hizkuntza gisa. Frantsesaren erabilera bultzatuko da Frantziako Garapen Agentziaren eta berak erabakitzen duen garapen-laguntza eskatzen duten organismoen arteko kontratu-harremaneko maila guztietan.
I. Helburuak eta ekintza-printzipioak
E. Garapen iraunkorrerako politiken koherentzia
Frantziaren garapen solidarioari buruzko eta munduko desberdintasunen aurkako borrokari buruzko politikak babestu eta defendatu egiten du kultura- eta hizkuntza-aniztasuna, batez ere frantses hizkuntzaren eta eleaniztasunaren erabilera esparru anitzetan. Arreta berezia eskaintzen dio frankofoniari, eta parte hartzen du esparru frankofonoaren kohesio politiko eta ekonomikoan. Dinamika demografikoen eta hizkuntza-paisaiaren bilakaeraren aurrean, batez ere Afrikan, Frantziak babestu egiten ditu frankofoniako instituzioek zabaltzen dituzten ekintzak, betiere ekintzon helburua bada frantsesa eta haren ikaskuntza sustatzea eta guztientzako kalitateko hezkuntza lortzea insertzio zibikoa, gizarteratzea eta lanbideratzea sustatze aldera.