1.4. Frantzia indartsua, zeina baita eragingarri, solidario eta subiranotasun-bazkide
[...]
Senegalen, Boli Kostako Errepublikan, Txaden eta Gabonen, bereziki, baina baita afrikar kontinenteko kide guztietan ere, frantziar dispositibo militarrak bilakaera sakona izango du herrialde anfitrioi bakoitzaren igurikimenei erabat eta berariaz erantzuteko. [...] Frantziako baseak finkatuak diren herrialdeetan, herri horietako biztanleekin elkarrekintza erregularragoak antolatuko dira. Tokiko ingurumaria kontuan hartzen duen komunikazio egokia hedatua izanen da herrialde horietan, baita tokiko hizkuntzetan ere. [...]
2.2. Anbizioaren neurrira jarritako bitartekoak eta formatuak
2.2.1. Giza formatuko armada eredu indartua, zeina leiala baita gure historiarekin
[...]
[...]. Horrek giza baliabideen politika modernizatua ekarriko du: karreren kudeaketa, bereziki profilen aniztasuna, zeharkakotasuna, eta defentsako militarren eta zibilen ordainsari indexatu eta kalte-ordaintzailearen errebalorizazioa, bai eta emakumeak gure armadetan integratzea ere gradu militarrak feminizatuz, betiere frantses hizkuntza errespetatuz. [...]