35. artikulua
Osasun Publikoaren Kodea honelaxe geratuko da aldatuta:
1. L. 4111-2 artikuluaren ondoren, L. 4111-2-1 artikulua gehituko da, eta honela geratuko da idatzita:
«L4111-2-1 artikulua.— L. 4111-1 artikuluan xedatutakoa gorabehera, agintari eskudunak ziurtagiri bat eman ahal izango die Europar Batasuneko kide ez den estatu batek edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioan parte hartzen duen estatu batek emandako prestakuntza-titulu baten titularrei, baldin eta titulu horrek aukera ematen badu estatu horretan aritzeko L. 4111-1 artikuluan aipatutako lanbideetako batean, titularrok lanbide horretan badihardute, lanbide-esperientzia ezartzen badute edozein bitartekoren bidez, eta Frantzian lan egiteko behar besteko frantses hizkuntza ezagutzen badute. Horretarako, aldez aurretik batzorde baten irizpena beharko du. Batzorde horrek osasun-arloko profesionalak izango ditu, eta, horien artean, arlo horretako ordezkariak egongo dira. Baimenak bide emango du behin-behinean aritzeko baimenaren eskaerari dagokion espezialitateko mediku lanbidean, zirujau-odontologo lanbidean, hala badagokio baimen-eskaerari dagokion espezialitatean, edo emagin lanbidean, non eta osasun-, gizarte- edo gizarte-medikuntza arloko zentro publiko batean edo irabazi-asmorik gabeko zentro pribatu batean. Profesional horiek, halaber, engaiamendua hartzen dute L. 4111-2 artikuluan aipatzen diren ezagutzak egiaztatzeko probak gainditzeko.
»Ziurtagiri horren indarraldia, behin luza daitekeena, ez da hamahiru hilabetetik gorakoa izango.
»Zirujau-odontologoen eta emaginen lanbideetarako, artikulu honen lehenengo apartatuan aipatutako batzordea nazionala izango da.
»Estatu Kontseiluaren dekretu batek zehaztuko ditu artikulu hau aplikatzeko baldintzak».
2. L. 4221-12 artikuluaren ondoren, L. 4221-12-1 artikulua gehituko da, eta honela geratuko da idatzita:
«4221-12-1 artikulua.— L. 4221-1 artikuluan xedatutakoa gorabehera, agintari eskudunak ziurtagiri bat eman ahal izango die Europar Batasuneko kide ez den estatu batek edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioan parte hartzen duen estatu batek emandako prestakuntza-titulu baten titularrei, baldin eta titulu horrek aukera ematen badu estatu horretan aritzeko L. 4221-1 artikuluan aipatutako lanbidean, titularrok lanbide horretan badihardute, lanbide-esperientzia ezartzen badute edozein bitartekoren bidez, eta Frantzian lan egiteko behar besteko frantses hizkuntza ezagutzen badute. Horretarako, aldez aurretik batzorde nazional baten irizpena beharko du. Batzorde horrek osasun-arloko profesionalak izango ditu, eta, horien artean, arlo horretako ordezkariak egongo dira. Baimenak bide emango du behin-behinean aritzeko baimenaren eskaerari dagokion espezialitateko farmazialari lanbidean. Profesional horiek, halaber, engaiamendua hartzen dute L. 4221-12 artikuluan aipatzen diren ezagutzak egiaztatzeko probak gainditzeko.
»Ziurtagiri horren indarraldia, behin luza daitekeena, ez da hamahiru hilabetetik gorakoa izango.
»Estatu Kontseiluaren dekretu batek zehaztuko ditu artikulu hau aplikatzeko baldintzak».