16.2.1a Honako hauek dira zenbatzaile zehaztuak:
0 |
zero, huts |
bat |
|
2 |
bi |
3 |
hiru |
4 |
lau |
5 |
bost (bortz) |
6 |
sei |
7 |
zazpi |
8 |
zortzi |
9 |
bederatzi |
10 |
hamar |
11 |
hamaika |
12 |
hamabi |
13 |
hamahiru |
14 |
hamalau |
15 |
hamabost (hamabortz) |
16 |
hamasei |
17 |
hamazazpi |
18 |
hemezortzi (hamazortzi) |
19 |
hemeretzi |
20 |
hogei |
21 |
hogeita bat |
22 |
hogeita bi |
25 |
hogeita bost (hogeita bortz) |
30 |
hogeita hamar |
31 |
hogeita hamaika |
32 |
hogeita hamabi |
33 |
hogeita hamahiru |
40 |
berrogei |
50 |
berrogeita hamar |
60 |
hirurogei (hiruretan hogei) |
61 |
hirurogeita bat (hiruretan hogeita bat) |
62 |
hirurogeita bi (hiruretan hogeita bi) |
70 |
hirurogeita hamar (hiruretan hogeita hamar) |
laurogei (lauretan hogei) |
|
81 |
laurogeita bat (lauretan hogeita bat) |
82 |
laurogeita bi (lauretan hogeita bi) |
100 |
ehun |
101 |
ehun eta bat |
102 |
ehun eta bi |
200 |
berrehun |
300 |
hirurehun |
400 |
laurehun |
500 |
bostehun (bortzehun) |
600 |
seiehun |
1000 |
mila |
1200 |
mila eta berrehun |
1984 |
mila bederatziehun eta laurogeita lau |
1.000.000 |
milioi bat |
10.000.000 |
hamar milioi |
1.000.000.000 |
mila milioi (miliar bat) |
Ikus Euskaltzaindiaren 7. araua: “Zenbakien idazkeraz”, Bilbon, 1994ko urriaren 28an onartua.
16.2.1b Zenbatzaile horiek ez dira zatigarriak batetik hamarrera: bat, bi, hiru, lau, bost, sei… Gauza bera gertatzen da hogei, mila, ehun eta kopuru handien markak ezartzen dituztenekin: milioi eta abar. Hamarretik aurrerakoak zatigarriak dira: hamabi (hamar+bi), hamasei (hamar+sei), hirurogeita hamar eta abar. Hamaika-rekin zalantzak sortzen dira etimologia aldetik: bistan da hamar duela lehenbiziko zatian, baina amaierako -ka horren jatorriaz zalantzak dituzte espezialistek.
Multzokatu ere hogeika multzokatzen dira zenbatzaileak euskaraz, inguruko hizkuntzetan ez bezala: hogei, berrogei, hirurogei (hiruretan hogei), laurogei (lauretan hogei) eta abar.
16.2.1c Zenbaki izen kolektiboak ere ibiltzen ditugu: hamarreko, dozena/hamabiko, ehuneko (baina ehunka etorri ziren), milako eta abar: Dozena bat bertso nahi nituzke jarri (Larzabal); Dozena bat hasgorapen biziz (Pouvreau); Hamabi dozena arbola (Lafitte); Hor ez daude, bada, dozenaka (Urruzuno); Zure dirua galdua zenuke: dozena bat pinta edan orduko (Zerbitzari); Hamarreko bat erranen dugu bakarrik (Barbier).
16.2.1d Esan behar da 3 eta 4 zenbatzaileak kasu markak hartzen dituztenean, artikulu ondotik -r- bat tartekatu behar dela. Horrela, hiruretan edo lauretatik esango dugu. Kontuan izan, dena dela, zenbait hiztunek hedatu egiten dutela r hau beste zenbakietara ere, baina hori euskara idatzian ez da egokia. Hortaz, bada, *seiretan, *zazpiretan eta antzekoak ez dira ontzat ematen. Horien ordez seietan eta zazpietan dira forma zuzenak.
Ikus Euskaltzaindiaren 8. araua: “Zenbakien deklinabideaz (hiru, lau)”, Bilbon, 1994ko urriaren 28an onartua.
Lau zenbatzaileak kasu markak hartzen dituenean bokalez amaitzen den beste edozein hitzek bezala hartzen ditu: lauan, lautik, laura eta abar. Ez du, hortaz, gau (gauean, gaurik, gaueko…) hitzaren eredua segitzen, hitz hori salbuespena baita.
Ikus Euskaltzaindiaren 29. araua: “Diptongoz bukatzen diren izenen deklinabidea”, Bilbon, 1995eko otsailaren 24an onartua.