(...)
[Dermio baten zatiketa] [...] are beharrezkoago bilakatzen zen hiria auzotan eta karrikatan banatzea eta bereiztea [Auzo banaketan garbi ikusten da lehen hiri hitzak 'herri' adiera zuela, 'hiri, villa' ezezik. Erabilera hau bizirik egon da oraintsu desagertu den erronkarieraz. Estornés Lasak bere Erronkariko uskara liburu polita (Auñamendi, Donostia, 1968) bailarako euskaldunei eskaintzen die, honela:
"Simona Anaut Andéreari eta Erronkári'ko Irietan Uskáraren árima sálbatu deinér eta oraino uskaraz ele-erraitan dein gizon-emazte guzuer eskeintan dabéi libro kau gogo onez"
Jarraian egiten duen itzulpenean letra larriz markatutako adizlaguna "en los pueblos del Valle" iraultzen du gaztelaniara, iri-ri 'pueblo' adiera emanez.
Berrikiago Fidela Bernart Uztarroztarra honela mintzo zen:
"Bai, badiezu hogeita...hoitairor edo laur urte ni naguela keben (Iruñean). Xoaitan gitun hidiara...en el verano; xoaitan gitun hidiara, bai" (Nafarroako euskaldunen mintzoak, Euskalerria irratia-Matías Múgica, Nafarroako Gobernuak argitaratutako lana, Iruñea, 1990, 87. or.)]. Hemen, partiketa hori batez ere -goien(a), -arte(a) eta -barren(a) posposizioak (gehiago ere badira, baina hauek dira inportanteenak) [Hiri-rekin azaltzen diren beste elementu batzu hauek dira: buru (Iriburu), garai (Irigarai, Ikus beheitixeago), gibel (Irigibel, Aizkorben); ondo (Iriondo; ikus Leatxe), zabal (Irizabal, Arakil-Ekain, kasu), -aga atzizkia (Iriaga, Idiaga, Aizkorben)...] itsatsiz lortzen zen, herriaren goiko, erdiko eta beheko auzuneak izendatzeko [Juan de Beriaynek hiria 'pueblo' adieran erabiltzen du, baina guk euskaraz herria 'populua' esango genukeena esateko:
"Eliza sanduac guri adicera emateagatic cembat deuociorequi, eta erreuerenciarequi, eta cer viotzeco garuitazunarequi bear duen Sacerdoteac erran, eta hyriac ençun, escacendio Iaun goycari (sic)..."
Gaztelaniaz honela dio:
"...con que pureza de coraçon deue el Sacerdote dezir, y el pueblo oyr, el Santo Euangelio pide a Dios..." (TCOM, 53 eta 47. orr., hurrenez hurren).
Ez beti, halaz ere:
"Andic denbora auniz passatu eta etorriciraden lagunac, hiricoec ('herrikoek', alegia) ycusicitusten bezala erran cioten..." (TCOM, 114. or.).
Gavelek hiri-k antzina latineko villa-ren adiera zuela uste du:
"...hiri ou iri, mot qui veut dire aujourd'hui «ville» ou «bourg», mais devait signifier anciennement la même chose que le latin villa, c'est-á-dire «propriété rurale de quelque importance», et aura passé, à une époque relativement moderne, sous l'effet de causes identiques, par les mêmes changements de sens que ses équivalents romans villa, vielle ou viale et ville".
Oinohar batean zenbait herritan etxe batzuk hiri osagaia dutela dio, etxe-multzoan duten kokagunearen arabera:
"...on a fait remarquer que dans certains villages, tels que Lichans, plusieurs noms de maisons comportant l'élément hiri semblent se rapporter à la situation qu'elles occupent dans l'agglomération"
Dena den, hau halabeharraren fruitu izan daitekeela dio, etxeek bertako lehen biztanleen famili-izena har zezaketelako:
"Mais peut-être n'y a-t-il lá qu'une simple coïncidence, ces maisons ayant pu, comme il arrive souvent au pays basque, recevoir et garder le nom de famille de leurs premiers habitants" (EPB, 58. or.)].
(...)
Zer:
Non:
Jatorria:
OV.11