- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

Prado de San Juan - Lekuak - EODA

Prado de San Juan (Aurkintza)

Entitatea:
Orografia/Aurkintza
Arautzea:
ikerlari baten arautze proposamena 
Non: Galipentzu
  • lacuçoarana - (1597) NAN.PR.OIB , 9. k.
    (...)
    otra piª en la endreçera llamada lacuçoarana
    (...)

    Zer:
    Non:
    Jatorria: OV.11

  • laqucarana - (1646) NAN.PR.OIB , 25. k.
    (...)
    una pieça...en el termino...y parte llamada laqucarana
    (...)

    Zer:
    Non:
    Jatorria: OV.11

  • el alto de lacuquarana - (1725) NAN.PR.OIB , 39. k.
    (...)
    otra piª...en el alto de lacuquarana
    (...)

    Zer:
    Non:
    Jatorria: OV.11

  • cucorana - (1798) NAN.PR.UNX , 67. k.
    (...)
    Mas ottra (pieza)...en el termino de cucorana afronttada con...caminos... para la villa de Eslava
    (...)

    Zer:
    Non:
    Jatorria: OV.11

  • lakuarana / lakuko harana - (1994) OV.11 , 89-91
    (...)
    [Dermio baten zatiketa. Harana] Izen hau gehienetan oinarriari zuzenean loturik edireten dugu: Arrizutagarana (Eslaba), Baltsarana (Ezporogi), Dorretarana (Eslaba) Lakuarana (Galipentzu), Leatxearana (Moriones)… baina leku-denborazko genitiboaren laguntza duela ere agertzen da: Garandako harana (Galipentzu), Zalduako haran handia (Eslaba)… Beste batzutan bi modutara azaltzen da: Epaizaran / Epaizko harana (Eslaba), Lakuarana / Lakuko harana (Galipentzu)… Interesgarria da, harana aztertzerakoan, honen eta bere sinonimoa bide den ibarra-ren arteko berdintasun-desberdintasunak finkatzea, edo behintzat finkatzen saiatzea. Izan ere, gai honetaz arduratu diren autoreek ez dute argitasun handirik atera, eta bion arteko aldea agertarazten saiatu direnean ez dute asmatu. Julio Caro Baroja, adibidez, honela mintzo zaigu haran eta ibar-ez [HGPV, 125. or.]: "«Valle» en vascuence, «aran» o «ibar», parece ser entidad que está por encima, hasta cierto punto, de otras divisiones, como, por ejemplo, la navarra de «cendea»…" Orri azpiko ohar batean bien arteko aldea zehazten saiatzen denean honela diosku: "«aran» parece ser el valle de montaña ante todo: «ibar» parece un valle fluvial o vega mas frecuentemente. En Alava «ibarra» es voz que sale con frecuencia en escrituras de los siglos XVII, XVIII y XIX" Gure ustez autore honek ez du asmatu, erreferentzi-puntutzat gure alderdiko toponimia hartzen badugu behintzat, Oibar aldean haran-ak bakarrik mendiko bailarak ez direlako. Aitzitik, toki zelai eta lauetan azaldu ohi dira (ez beti, jakina), erreka baten inguruko eremua adierazten dutelarik. Ibar, beste alde, Galipentzun baizik ez da azaltzen, huts-hutsa (Ibarra), zabala lagun duela (Ibarreko zabala), edo eta, aski bitxia dirudiena, harana-rekin batera (Ibarreko harana). Kasu honetan Ibarreko harana eta Ibarreko zabala-k Ibarra-ko errekaren inguruko alderdia ematen dute aditzera, lehenak bailara, eta bigarrenak bailara horren zabalgunea. Aintzakotzat Nafarroako bailaren izenak hartzen baditugu ere ez dirudi Caro Barojak proposatzen duen bereizketa egokia denik. Esaterako, Bertizarana-n bada erreka, Esteribar-en bezal-bezala, eta ez dugu uste lehen hori bigarren hau baino askoz menditsuagoa edo goragokoa denik. Egia da Aranguren-en erreka txar batzu besterik ez dagoela, baina Ibargoiti-koak ere ez dira izugarri horietakoak. Azken bailara hau, bestalde, lehen hori baino gorago dago, izenak berak adierazten duenez, eta hortaz ez dugu uste Caro Barojaren aipatu ustea ontzat har daitekeenik. Mitxelenaren arabera haran Iparraldeko tradizioan orokorra da (baina ez zuberoeraz), eta Hegoaldeko literaturan adibide bakan batzu besterik ez dugu, Azkue arte. Honen hiztegia argitaratzearekin ordea, ohizko bilakatu bide zen mugaz honaindian ere [OEH]. José María Satrústeguik argitara eman dituen Mitxelenaren eskutitzen artean bada ohar bilduma moduko bat [FLV, 54, 1989, 243-275. orr.], eta bertan hizkuntzalari ospetsua zena le(i)ze eta osin-en arteko aldea zehazten ari delarik haran eta ibar-en arteko desberdintasunaz ere mintzo zaigu, bidenabar: "Casi seguramente, le(i)ze y osin no eran sinónimos (aún ahora, creo, cuando se habla de simas profundas en el agua no se emplea más que osin y Azkue añade, dato que no he podido confirmar, que osin es «mar» en Iciar). Del mismo modo que, aunque esto es más dificil de probar, haran e ibar no significaban ambos «valle» a secas". Hemen garbi ikusten da haran eta ibar ez direla osotara elkarren adierakideak, baina ez, ordea, aldea zertan datzan. Ura izatean edo ez izatean agian?, hau da, errekarik izatean edo ez izatean? Zernahi gisaz, eta esan bezala, gure alderdian kasu batean ez beste guztietan haran dugu toponimian, eta seguru asko hau izanen zen hizkera arrunteko hitza. Hortaz, haran Iparraldean ezezik, Hegoaldean ere (Ekialdean bederen) erabiltzen zela ondorioztatu beharko dugu [Toponimian agertu arren eguneroko hizkeran ibar, bailara edo beste zerbait erabil zitekeen, halaz ere. Larrasquetek, adibidez, honela hitz egiten digu aran-ek Zuberoan duen presentziaz: "inconnu aujourd'hui, mais conservé dans les noms de pays, de maisons, de familles" (OEH-n aipatua). Lhandek ere antzeko zerbait diosku DBF-n, baina oraingoan Iparraldeko hiru euskalkiak aintzat harturik: "val, vallon. Le mot se conserve surtout dans les noms propres: Aranburu, Aranederr, etc."].
    (...)

    Zer:
    Non:
    Jatorria: OV.11

  • lakuko harana (alto de) - (1994) OV.11 , 419-420
    (...)
    Laku 'eremu urtsua' (ikus Agezako Lakuaga izena aztertzean dioguna), -ko leku-genitiboa, eta harana 'ibarra' ditugu hemen. Orain ezezaguna den hau Eslabara zihoazen bi bideen artean zegoen. Dirudienez, bi bideren artean dagoen gaurko Prado de San Juan izeneko larrea da hemen aztergai duguna, Eslabako bi bideen artean egoteaz gainera, bertako lurrari ere ur franko baitario, "puntido"-ak (drainaketak) egin behar izan dituztelarik urari bide emateko. 1725ean azaltzen den Alto de Lacuquarana-k, Prado de San Juan-en ondoko muinoa izendatzen duela ematen du. Honela balitz, desagertu den dermioaren (Lakuko harana-ren) eremua iraun duenak (San Juan-ek) irentsi, beretu duela esan genezake, beste batzutan agitzen den bezala [Esaterako Ondallu eta Las Suertes-ekin. Azken izen berri honek izendatzen duen eremua lehen Ondallu-kotzat jotzen bide zen.].
    (...)

    Zer:
    Non:
    Jatorria: OV.11

  • san juan (basílica de), (ermita de), (iglesia de), (paso de), (prado de) - (1994) OV.11 , 463
    (...)
    San Juan Bautista ermita gaurko San Juan dermioan zegoen, Juan Arive "el Pepo"-ren gorteko larrainean, Agezabidea-n. Indusketa lanetan ihardun zuen Demetrio Arive jaunak honela deskribatu zigun bertan aurkitu zutena: "En San Juan habíamos encontrado dos fosas como esta mesa (0'50 x 1 m.), no eran de hombres, eran de críos, a un metro de profundidad o así. En el mismo corral de Juan Arive, en la era. Encima del corral (había) unos agujeros de unos dos metros, igual podían ser doce, que catorce, que diez. Arriba tenían una boca como una tinaja, arriba eran estrechos, lo demás todo era ancho. Encontramos allá un rinconico, en el camino de Ayesa, había como una aguabenditera, y como unas piedras, bien trabajadas" Ermitaren lehen lekukotasuna 1335ekoa da. 1683rako egoera tamalgarrian zegoen (ikus San Babil sarrera), baina 1713 eta 1729an berriz dokumentatzen da. Honek, ordea, ez du ezinbestez artean zutik zegoela esan nahi. J. Gárrizek [Despoblados, 11. or.] erromatarren garaiko Casquilletes de San Juan despoblatua aipatzen du: "Además de abundantes restos cerámicos, proceden de aquí grandes sillares decorados con motivos vegetales, que debieron formar parte de un mausoleo monumental" Nolanahi ere, despoblatuaren izena San Juan izanen zen, eta casquilletes hori ("partículas o trocitos que se dispersan al romperse un objeto de vidrio, barrio o porcelana", Iribarrenen arabera, San Martin Unxen) nondik atera duen ez dakigu [Autore honek biltzen dituen beste bi despoblaturen izenak ere oker emanak daude: Baldeoscasa eta Beraga aipatzen ditu, Valdeoscura (gure Valescura, ikus sarrera hau) eta Beragu-ren ordez.]. Gaurregungo San Juan dermio hutsa da, eta Las Fuenticas, Kaskallu, Larregureneta, Peñazamala, Paco de lecino, Pasalobos, Albozko harana, Las Ripas eta Pontarrón-ekin mugatzen du. Antzina, orain ezezaguna den Legaztui-rekin ere mugatzen zuen. Egungo Prado de San Juan behialako Lakuarana edo Lakuko harana bera dela dirudi (ikus azken sarrera hau). Paso de San Juan, azkenik, Agezabidea edo Camino de Ayesa-n dago, El Riacho-n.
    (...)

    Zer:
    Non:
    Jatorria: OV.11

  • san juan, prado de - (1998) NA.TM , LIV, 150

    Zer:
    Non:
    Jatorria: NA.TM

  • Prado de San Juan - (2019) NA.TOF , 297416

    Zer: Espacio rústico
    Non: Gallipienzo / Galipentzu
    Jatorria: NA.TOF

  • práo de san juán - (1992-1999) [NA.TM]
  • Lakuko harana, Alto de Lakuko harana (alonimoa)
  • Prado de San Juan (ofiziala)
  • Prado de San Juan (gaztelania)
UTM:
ETRS89 30T X.629252 Y.4710972
Koordenatuak:
Lon.1º25'33"W - Lat.42º32'25"N

Kartografia:

174-73-A3 [KAT.10]

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper