132 emaitza bilaketarentzat
Beharrezkoa al da ezen lokailuari bait- eranstea?
Erlatibozko esaldietan, ondorengo kasuetatik, zein dira zuzenak?
Irakasleak, ZEIN oso ondo bizi BAITira, ezin dira kexatu.
Irakasleak, ZEINAK oso ondo bizi BAITira, ezin dira kexatu.
Irakasleak, ZEIN oso ondo bizi direN, ezin dira kexatu.
Irakasleak, ZEINAK oso ondo bizi direN, ezin dira kexatu.
Baliokideak al dira ikusiz eta ikusiaz?
Gurasoak etorri direnean, alde egin duzu.
Gurasoak etorri direlarik, alde egin duzu.
Ontzat ematen al dira horiek biak?
Zalantzarik ez dut forma hauen zuzentasunaz: ezkondu delako berria, hori gaizki dagoelako ustea oso zabaldua dago; baina ez dakit beste hauek zuzenak ote diren: zerbait larria gertatu den susmoa dut, ordainduko ez didaten beldur naiz, hemengoa den seinale…
Batzuek diotenez, -(e)neko delakoa baztergarria da. Hala bada, zergatik sartu da forma hori? Ez da inondik ere beharrezkoa? Beti da gaitzesgarria? Ez al dago ondo gogoratzen duzu ni uretara erori nintzenekoa esaldia?
Jakitera / jakin izatera: Biak berdin erabil daitezke? Ba al dute ezberdintasunik?
Erabilera argitu. Negua izatekotan, hotzak egongo ginateke = Negua izanez gero, hotzak egongo ginateke?
Moduzkoetan -(e)larik menderagailua erabil daiteke?
Subjuntiboko adizkiek -(e)n atzizkia hartzen dute, batzuetan, eta beste batzuetan, -(e)la.
Noiz erabili -(e)n eta noiz -(e)la? Etor dadin ala etor dadila? Joan zaitezen esan dit / joan zaitezela esan dit? Biak onartzen dira? Noiz bata eta noiz bestea?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.