549 emaitza bilaketarentzat
Zuzena al da Zortzi ordu egon naiz zure zain? Ala Zortzi orduan egon naiz zure zain behar du?
Ehunekoak idaztean nola deklinatu behar ditugu: mugagabean ala mugatu singularraren? Adibidez:
Emakumezkoen % 22k idatzi dute.
Emakumezko % 22k idatzi dute.
Emakumezko % 22ek idatzi dute.
Emakumezkoen % 22ek idatzi dute.
Zuzenak al dira horrez gain, horrezaz gain eta horretaz gain egiturak? Hirurak?
Zein da zuzena: ez dio inoren aholkuari kasurik egiten ala ez dio inoren aholkuri kasurik egiten?
Iraupena edo denbora-bitartea adierazten duten adizlagunak singularrean erabiltzea gaizki al dago?: Handik hiru urtera, lau egunean egin zuen lana, denbora gutxian...
Kantitateekin eta magnitudeen unitateekin singularra erabiltzea gaizki al dago?: 200.000 pezetatik gorako soldatak, ni nengoen tokitik lau metrora zegoen.
Zein da forma zuzena, etxeko jabea ala etxearen jabea?
Errolda-agiri batean zein udalerriTIK eta zein kontsulatuTIK formak ikusi ditugu eta zalantza sortu zaigu mugagabearen erabileraz. Ez al luke behar zein udalerriTATIK eta zein kontsulatuTATIK mugagabean?
Zuzenak al dira bi formak: bizikletentzako bidea eta bizikletetarako bidea? Hala bada, zein da hobestekoa?
Artikulu hurbila zein kasutan erabil dezakegu? Geure burua tarteko denean bakarrik? Adibidez, etxeok politak dira zergatik da zuzena; nahiz eta gu ez izan etxeak?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.