Aurkibide orokor honetan hiztegian tratatu diren hitz guztiak biltzen dira: maila ezberdinetako sarrera-buruak, azpisarrerak eta eratorri esanguratsuak. Hainbat aldaera esanguratsu jaso dira hemen (forma arruntetik urrun geratzen direnak eta inork hitz ezberdintzat jo litzakeenak, edo bi aldaera dialektal nagusi dituztenak), eta baita zenbait hitzen Hiztegi Batuko formak ere, bilaketak errazteko helburuz: horrela, gure hiztegiko sarrera hibai izanagatik, ibai ere eman da aurkibide honetan; orobat ahul eta arol, beharri eta belarri, ortzegun eta ostegun, hanka eta txanka, etab.
Hitza dagoen orrialdea ematen da, eta parentesi artean hitza zein familiatakoa den. Familiarik ez da adierazten hitza bera baldin bada familia buru.