manamendu
1 iz. Ipar. Agindua; bereziki, Jainkoaren edo Elizaren agindua. Zer manatzen digu Jainkoaren lehen manamenduak? Elizaren bost manamenduak. Manamenduak begiratzea. Manamenduak hautsi. Barau egiteko manamendua.
2 iz. zuz. Eginbide bat gauzatzeko agindua, organo judizial batek beheragoko mailako beste organo judizial bati helarazten diona. Betearazpenaren ardura duen idazkari judizialak manamendua bidaliko dio kasuan kasuko erregistroaren ardura duen erregistratzaileari.