Euskaltzaindiaren buletina aurrekari gisa, Euskera Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala izan da 1920. urtetik 2022ra bitartean. 2023tik aurrera bi argitalpen mota dira: batetik, Euskera ikerketa aldizkaria eta bestetik, Euskaltzaindiaren buletina. Azken honek Euskaltzaindiaren lana eta bizitza akademikoa biltzen ditu eta modu elektronikoan argitaratzen da urtea bukatu eta hurrengo sei-hilabetekoan.
Honako hauek dira argitaratzen diren Euskaltzaindiaren bizitza akademikoaren atalak: ekitaldi nagusiak (sarrera-hitzaldiak, biltzarrak, jardunaldiak, hilberri-txostenak,...), batzar-agiriak, arauak, adierazpenak, irizpenak eta txostenak, eta urteko osoko kronika akademiko laburra.