NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

LAMINEN DENBORAN

Anonimoa

Testu mota: Ipuin miresgarria

Garaia:

Atala: Ahozko literatura

Gako hitzak: laminak

1. Atropos bizitzaren haria mozten.
Argazkia: Tom Oates.


Noizbait, badu aspaldi, Josef txipiak zartatto bat ukanik bere haurtzainarengandik oihu egin zuen bere kexuan:

—Ez ote zait nehor ere jinen neskato gaizto honetatik libratuko nauenik?

Eta hona non agertzen zaion lamina bat, hark ematen baitio hari-mataza bat eta erraten:

—Ene haurra, hor duala hire bizitzearen haria. Adinean aitzinatzeko, aski duk hari horren tiratzea: baina ez dezaala ahantz hari horren beste buruan hiltzea duala.

Hori erran eta arrunt lamina itzaltzen da.

Haurttoa, bozkarioz, jauzten hasten da eta haria tiratzen du. Bat-batean, hamar urtetara heltzen da, ez du haboro haurtzainik kantuan. Baina eskolan ezartzen dute, kolegio batean.

—Balio zian! —dio Josefek bere baitan—. Bai, balio zian haurtzainari eskapatzeak eskola-egile horien atzaparren pean erortzeko eta beti edo izkiriatzen edo liburuetan ikasten aritzeko. Aserik naiz bizitze honetaz; dugun gure bizitzea aitzinaxeago helaraz, dugun tira haren haritik puxka bat.

Eta erran bezala egiten du.

Oraingo aldian, eskola apur bat eginik, marxant baten etxean da, konfiantzazko kargu batekin, haren sal-erospenetako izkribuen eta kontuen egile, baina goizetik arratsera beti ber zerrategian jarririk eta luma eskuan edo beharrian.

Azkenean erraten dio bere buruari:

—Holako bizitzea on da ni bezala adinean aitzinatzen ahal ez direnentzat. Baina hobe da, ahal denean, besteren etxetik berehala iragaitea eta mutil izan lekutan etxeko-jaun izatea.

Eta berriz ere haria tiratzen du.

Oraingotik, ausarkixka haria jin baitzaio, edireten du bere burua bere duen batean, baina baditu ordukotz berrogeita hemezortzi urteak eta aita familiako da. Baditu ere hiru seme zeinetatik gehienak egiteko gaiztoetan aitak eman ontasuna galdu baitu; bigarrena franko gisako agitzen da, baina hirugarrenak jendarmeak ondoan ditu bizimolde gaiztoa eraman duelako, horrela bere familiari pena eta desohore handia jarraikiarazten diolarik.

Aita dohakabeak bihozmin horien erdian tiratzen du oraino baratzen den hari puxka eta hiltzen da. Baziren doi-doia hamar hilabete hari-mataza ukan zuela laminaren eskuetatik.

Jatorrizkoa, hemen:
Armanak Uskara edo Ziberouko Egunaria, 1909, 27.-29. or.

IKUS HAU ERE

Armanak Uskara edo Ziberouko Egunaria-ren zenbaki guztiak, hemen.

Irudia

  1. Via Wikimedia Commons Lan hau Creative Commons Aitortu Partekatu Berdin 3.0 lizentzia baten mende dago.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper