NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

BEÑARDO

Jose Migel Barandiaran (Ataun, Gipuzkoa, 1889-1991)

Testu mota: Ipuin miresgarria

Garaia:

Atala: Ahozko literatura

Gako hitzak:

An historical essay concerning witchcraft. With observations upon matters of fact...
Francis Hutchinson, Londres, 1720.


Beiñ bizi omen ziran atta ta ama ta Kataliñ ta Beñardo. Ta biak juaten omen ziran eskolara. Eta egun batean amak esan omen zioten eskolatik etxera lendabizi etortzen zan arrentzako egongo zala armayuan katillo bat esne. Eta lendabizi Beñardo etorri omen zan. Eta juan omen zan armayoa, iriki omen zuan atia eta ez omen zuan esnerik ikusten.

Behin bizi omen ziren aita eta ama eta Kataliñ eta Beñardo. Eta bi anaia-arrebak joaten omen ziren eskolara.

Eta egun batean amak esan omen zien eskolatik etxera lehendabizi etortzen zen harentzat egongo zela armairuan katilu bat esne.

Eta lehendabizi Beñardo etorri omen zen. Eta joan omen zen armairura, ireki omen zuen atea eta ez omen zuen esnerik ikusten.

Orduan amari esan omen zion:
—Ama, hemen ez dago esnerik.

Eta amak esan omen zion:
—Bai, Beñardo, bai, hortxe dago; sar ezazu burua barrenago.

Beñardok sartu omen zuen burua barrenago, eta orduan amak atea itxi eta lepoa moztu, txiki-txiki egin eta galdara batean egosten jarri.

Gero Kataliñ etorri omen zen etxera, eta amari galdetu omen zion:
—Anaia Beñardo etorri al da?
—Ez, ez da oraindik etorri; hortxe dago armairuan esnea eta har ezazu.

Eta Kataliñek ikusi omen zituen galdaran Beñardoren atzaparrak gal-gal gal-gal irakiten zeudela.

Eta amak esan zion bazkaria aitari eraman behar ziola.

Ba omen zihoan Kattaliñ negarrez bazkaria buruan zeramala, eta amona bat bilatu omen zuen bidean.

—Zer duzu, Kataliñ?
—Ezer ez, berorrek ez dit erremediatuko eta.
—Bai, , bai, nik erremediatuko dizut.
—Horra, esango diot ba.

Eta nexkak zer gertatzen zen esan omen zion eta nola zeraman aitarengana bazkaltzeko.

Eta amonak esan zion aitak botatzen zituen hexurrak biltzeko. Eta aitak galdetuko dizu: “Zertarako dituzu hexur horiek, Kataliñ?”. Eta zuk esan behar diozu: “Jostatzeko”. Eta gero etxera joan, aitzur bat hartu, baratzean zulo bat egin eta han sartu hexur guztiak. Eta amak galdetuko dizu: “Zer ari zara, Kataliñ?”. Eta zuk esango diozu: “Baratxuriak aldatzen”. Eta esango dizu: “Bai, bai, Kataliñ, alda itzazu, premia badago eta”.

Eta joan zen aitarengana, eta amonak esan bezala, aitak botatzen zituen hezurrak biltzen hasi zen. Eta aitak galdetu zion:

—Zertarako dituzu hexur horiek, Kataliñ?
—Jostatzeko.

Joan zen etxera, eta baratzean xulo bat egin eta sartzen hasi zen hexurrak, eta amak galdetu zion:
—Zer ari zara, Kataliñ?
—Baratxuriak aldatzen.
—Bai, bai, aldatu, badago premia eta.

Hurrengo goizean, jaiki zenean aitak baratzean arbola eder bat ikusi zuen eta haren gainean bere seme Beñardo, esku batean laranja eder bat eta bestean ezpata zituela.

Eta aitak esan omen zion:
—Nire seme, laranja eder hori.
—Ezpata honen gainetik hiru salto egiten badituzu, bai.

Bat egin, bi egin, eta hirugarrenean lepoa moztu.

Gero ikusi omen zuen amak eta esan omen zion:
—Nire seme, ekatzu laranja eder hori.
—Ezpata honen gainetik hiru salto egiten badituzu, bai.

Bat egin, bi egin, eta hirugarrenean lepoa moztu.

Gero ikusi omen zuen arreba Kataliñek. Esan omen zion:
—Ai, nire anaia Beñardo! Laranja eder hori emango bazenit…
—Ezpata honen gainetik hiru salto egiten badituzu, bai.
—Bai, aitari eta amari bezala lepoa mozteko!
—Ez, ez; ez dizut zuri moztuko.

Egin omen zituen hiru salto, laranja eman omen zion, eta biak ederki bizi izan omen ziren.

Haiek han eta gu hemen,
Gure kontuak Flandesen.
Gure txepetxak bizkarrean hezurra,
Eta gure ipuin guztia gezurra.



Errenteriako Serafina Dambolenea andreak Angel de Albisu jaunari kontatua eta honek
Eusko-Folkloreko Laborategiari adierazia 1934an.


BARANDIARAN, José Miguel (1962). El mundo en la mente popular vasca. Creencias, cuentos y leyendas III. Donostia: Colección Auñamendi. (77-80).

irudia:

  • Auckland Museum, via Wikimedia Commons.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper