NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

LIGIKO ZUBIA

Anonimoa

Testu mota: Elezaharra

Garaia:

Atala: Ahozko literatura

Gako hitzak: elezaharraklaminak

“Ligiko zubia eta Lechanzumendi”.
Armanak Uskara edo Ziberouko Egunaria, 1893.


Ligikoek bazuten aspaldian zubi baten beharra, baina inor ere ez zen atrebitzen lan hari lotzera, gunea basa eta gaitz zelakotz.

Behin batez haatik, beren artean hitzartu zuten behar zutela zubia laminei eginarazi. Deitu zituzten arren herrira, eta erran beren ezinbestea. Laminek hitzeman zuten zubia eginen zutela harri landuz, biharamun gauean oilarrak kantatu baino lehen, baina eskatuko zutenaren pean.

Ligiar batek erran zuen:

―Zeren eske zarete?

Eta laminek arrapostu:

―Ligiko neskatilarik ederrena nahi dugu zubi egitearen sari.

Nahiz eta bihozmin handia ematen zien neskatila eder haren galtzeak, halere onartu zuten ligiarrek laminen eskea. Hitzartu bezala laminak lanean hasi ziren biharamun gauean.

Guziek dakiten bezala, neskatila ederrek badute leku orotan arrakasta. Ligiko hark ere bazuen bere maite gorte-egilea. Maite hura, baitzekien zer zebilen, joan zen erran delako gauean laminen lantokiaren ondora. Ikusten zituen lazturarekin denbora erdi gabe lana bertan bukatzera zihoazela. Han zen so, higitu gabe, izerdi hotz batek harturik, zer egin ezjakinean, noiz eta zerbait gogora jin baitzitzaion.

Joan zen oilategi bati buruz, emeki hango borta zabaldu, eta handik bere eskuez jo zituen bizpalau zafla, oilarrak kantatu baino lehen hegalez jotzen dituenak bezala. Oilarra iratzartu jauzi batekin, ustez berandu zela, eta hain sarri egin zuen: “kukurruku!”

Ordu zen. Laminak azken harria altxatzekotan ziren; baina entzun zutenean oilarraren kantorea utzi zuten erortzera harria uretan behera, eta zarata handi batekin tarrapataka eskapu, oihuz ziotelarik:

―Dela madarikatua bere kantorea tenorea gabe eman duen oilar hori!

Geroztik, diote zaharrek, ez harri jaurti hura ez besterik ez du inork ere hutsune hartan geldiarazi ahal ukan.

Jatorrizkoa, hemen:
Armanak Uskara edo Ziberouko Egunaria, 1893, 19.-21. or.
1. Laminen zubia Ligi herrian. Argazkia: Jean Michel Etchecolonea.
2. Ligiko zubia eta Ühaitzandi ibaia 2008an. Argazkia: Jean Michel Etchecolonea.

Ikus hau ere

Gotaineko eta Muskildiko bertsioak. (Wikipedia)

irudiak

  1. Via Wikimedia Commons Lan hau Creative Commons Aitortu Partekatu Berdin 3.0 lizentzia baten mende dago.
  2. Via Wikimedia Commons Lan hau Creative Commons Aitortu Partekatu Berdin 3.0 lizentzia baten mende dago.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper