NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

ARIMA HERRATUAK

Manuel Lekuona (Oiartzun, Gipuzkoa, 1894 - 1987)
Jose Migel Barandiaran (Ataun, Gipuzkoa, 1889 - 1991)
Txomin Peillen (Paris, 1932 - Kanbo, Lapurdi, 2022)

Hildakoen agerpenei buruzko sinesmenak zabalduta egon dira Euskal Herri osoan. “Arima herratuak” esaten zitzaien; edo “gerixetiak”, itzal itxurakoei; “izugarriak” edo “izuargiak”, espektro gisakoei; “azantz-egileak”, zarata ateratzen zutenei; “argi-egileak”, argia baldin bazuten. Purgatoriora kondenatutako arimak ziren, bizitzan okerren bat egindakoak, edo promesaren bat bete gabe joandakoak beste mundura. Halakoren bat agertuz gero, modu jakin batean jokatu behar zen: ez zitzaion atzea eman behar, hika hitz egin behar zitzaion, eta gainera formula hau erabili: , eta aurretik». “Atzetik” esanez gero “aurretik” ordez, lepora salto egiten zuten.

Oiartzunen, Orozkon eta Santa Grazin jasoak dira hemengo hiru kontaerak.

Testu mota: Elezaharra

Garaia:

Atala: Ahozko literatura

Arima herratu baten marrazkia. Egilea: Ephraim Moses Lilien (1874–1925).


OIARTZUN (GIPUZKOA)

Manuel Lekuonak bere amagandik jasoak

Senar-emazte abêts batzuk bizi mentzin umeik gabîk, ta beste senar-emazte pobre batzuk ume askokin; ta abêtsak jon ementzin pobrin itxea, iya aur bat emango zuten, gañeko denak eta beak dotatzîtik…

Senar-emazte aberats batzuk bizi omen ziren umerik gabe, eta beste senar-emazte pobre batzuk ume askorekin; eta aberatsak joan omen ziren pobreen etxera, ea haur bat emango zuten, gainerako denak eta berak dotatzeagatik, eta pobreek baietz esan omen zieten, emango zutela; eta banaka-banaka haurrak ikusiz, umeen amak esaten omen zuen: “Hau ez, eta hau ere ez… eta hau ere maite dut”. Eta biziak denak hala pasa zirenean, galdetu omen zion aberatsak: “Eta hilik ba al duzu?”. “Bai”. “Hura emango al duzue?”. Eta “Bai, hura bai”.

Dotatu omen zituzten, ba, pobreen ume guztiak, eta egun batean sukaldean lanean ari zela, pobreen amak oihua aditu omen zuen tximinian: “Ama… ama!”. Eta amak, boza ezagututa: “Zer da?”. “Zeruan sillak zuentzat jarrita neuzkan eta orain holako eta holako aberatsentzat daude”. (Pobreak dotatu zituzten aberatsentzat). Eta odol-tanta batzuk tximiniatik bota eta joan omen zen.

Animak atetzen dila esateute. Azkena olaxe ateria, Emita’ko andre gaztia aitu izan dut. Il ta andik denbôta, Kaŕika´ko Itxe-beŕi’ko bee koñatai azaltzen asi mentzitzayon…

Arimak ateratzen direla esaten dute. Azkena holaxe aterea, Emietako andre gaztea, aditu izan dut. Hil eta handik denbora, Karrikako Etxeberriko bere koinatari azaltzen hasi omen zitzaion ilunabarretan, haritz-hondoetan, bulto gisan, eta hurrena leiho joka, jo eta jo gero eta larriago. Ezin aguantatu-eta, apaizarekin kontseilatu omen zen, eta apaizak, onaren partekoa zen edo txarraren partekoa, galdetzeko. Baietz, onaren partekoa zela. Ea, ba, zer nahi zuen. Eta, meza bi zituela ofrezituak eta haiexen zain zegoela. Aterarazi omen zituen bi mezak, eta joan-eta berak entzun gainera. Elizatik ateratzerakoan, ur bedeinkatuarekin busti omen zuen norbaitek. Ez omen zuen inor ikusi, baina koinataren arima izan omen zen busti zuena.

LEKUONA, Manuel (1923). «Creencias y ritos funerarios en Oyartzun», Anuario de la Sociedad de Eusko-Folklore, 3. lib.: 76-90.

 

OROZKO (BIZKAIA)

Jose Migel Barandiaranek Olarte auzoko don Pedro Maria de Sautuagandik jasoa.

Zala aldean palazio baten bizi ei zien particular batzuk. Il ei zen ango nagosie. Gero asmetan eudesen zarata andik. Etze atakoak ezin ziren egon da aldein ein euden…

Zala aldean palazio baten bizi ei ziren partikular batzuk. Hil ei zen hango nagusia. Gero asmatzen zituzten zarata handiak. Etxe hartakoak ezin ziren egon eta alde egin zuten.

Gero mutil atrebitu bat agertu ei zen, eta esan zion herriko alkateak ea egongo zen etxe hartan, emango ziola aloger ona.

Gero mutil horrek eskatu ei zuen jana eta edana eta ohea. Baietz esan zioten.

Eta gauean, afaria prestatzen zegoela, goian berba egin zuten:

—erantzun zuen mutilak.

Jauzi zen hanka bat. Gero berriz ere goian esan zuten:

Jauziko nok ala e nok jauziko?

Jauzi ai gure baok —berriz.

Eta horrela jarraitu zuten hanka eta besoak jauzi arte.

Gero berriz ere esan zuten:

Jauziko nok ala e nok jauziko?

Eta jauzi ei zen dena, eta zati guztiak katu bihurtu ziren. Eta etxe guztia katuz bete zen. Eta gero katu guztiak gizon bihurtu ziren. Gero ebatzi zuten, olgetako, bolaka egitea. Eta gizonen kalaberegaz ibili ei ziren bolan.

Mutilak gogait egin zuenean, lotara joan zen, eta gero besteek hartu ohea, eta kotxea lez ibili ei zuten alde batetik bestera, eskaileretatik gora eta eskaileretatik behera, hemendik hara eta handik hona. Eta mutilak esan ei zien:

Gero gizon haiek alde egin zuten. Eta handik laster gizon errespetudun bat agertu ei zen, eta mutila gela ilun batera eroan zuen, eta han esan zion: “Hau diru hau zeuretzat, beste hau senideentzat, hau ospitalerako”, eta hola. Gero handik aldendu zen, eta gehiago ez zen agertu inor.

Eta mutila gau guztian errondan ibili zenez, lotara joan zen. Eta gero eguna zabaldu zenean, mutil horrek kontatu egin ei zion gaueko pasadizo guztia jendeari.

BARANDIARAN, Jose Miguel (1923). «Creencias y ritos funerarios en Orozko», Anuario de la Sociedad de Eusko-Folklore 3. lib.: 5-12.

 

SANTA GRAZI (ZUBEROA)

Txomin Peillenek Janina Hardoi andreari jasoa 1985ean

Amañi guriak diala hamar urte, etxen agitia kuntatzen ziküzün. Etxeen maiastürü bati kamineta eginarazi zizien eta egilia aixkora ützirik joan. Amañik, ordian erran zizün biharamenian gizona hil zelarik: Behar ere ezpeitogü zorrik!

Amañi gureak duela hamar urte, etxean agitua kontatzen zuen. Etxean maiasturu bati kabinetea eginarazi zioten eta egilea aizkora utzirik joan. Amañik orduan erran zuen biharamunean gizona hil zelarik:

Gau berean gure osaba, etxean zena, lo zelarik, zerbait sentitu zuen, bi esku bezala lepoaren, zintzurraren tinkatzen, behin, birritan, hirutan, geroago eta zinezago, izugarrizko herotsa entzuten zuen ber denboran; hain zen harritu, jaiki eta aitaren ikustera joan baitzen eta hark erran zion arima herratua zela eta biharamun gauean , eta jiten zenerako, paper bat ohe-mahaian ezar ziezaiola luma batekin, zer nahi zuen izkiriatu zezan. Eta arima herratua arra jin zelarik, izugarrizko herotsarekin paperean izkiriatu zuen: AIZKORA. Orduan gizon haren etxekoei aizkora zieten eta geroztik arima herratua ez zen berriz agertu, etxekoak bakean utzi zituen.

PEILLEN, Txomin (1985). Animismua Zuberoan. Alegia: Haranburu.

IKUS HAU ERE

LEKUONA, Juan Mari (1987). Manuel Lekuona. Bidegileak bilduma. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.

AIZPURUA, Jon, AIZPURUA, Jexux (2000). Joxe Migel Barandiaran. Bidegileak bilduma. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.

Txomin Peillen Susa argitaletxearen “Literaturaren Zubitegia” webgunean.

irudia

  • Via Wikimedia Commons

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper