NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

BIZKARRAKO ABADEAREN PAMERIALAK

Evaristo Bustintza “Kirikiño” (Mañaria, Bizkaia, 1866 - 1929)

Testu mota: Ipuina

Garaia:

Atala: Ahozko literatura

Gako hitzak: elezaharrakpamerialak

1. Pamerialak
Egilea: Jean Paul Tillac (1880-1969).


Sarreran inurriak dirudite, hain
dira txikiak! Irteeran berriz, soldaduak
, galtza gorridunak.

R. M. Azkuek Elorrion (B) jasoa

 

Euzkadi, 1923-08-16

Gure herriko Bizkarra basetxean (guk bertan “Biskerra” esaten dugu), antzinako aldi baten, batek badaki noiz, abade bat bizi ei zen.

Abade hori gizon jakintsua ei zen, asko ibilia eta asko ikusia.

Hainbat deabru txiki, lehenagoko euskaldunek “pamerialak” deitzen zietenetarikoak, bere otseintzan ei zeuzkan. Pamerialok abadeari zehatz-zehatz egiten ei zioten berak gura zuen guztia: inork egundo morroi zintzoagorik ez ei du eduki.

Esaten dutenez, pamerialek beti zeozer egiten jardun behar zuten, ezin ziren geldirik egon, eta euren ugazabak zeregina ematen ez bazien, euren egin-nahi gehiegiaz gaineratuko zitzaizkion eta ito egingo zuten.

Horregatik, abadeak behar zuen lana eragiten zienean, “latinazo” batekin… drast!..., orratzontzi baten denak sartzen ei zituen, eta geldi hantxe!, hurrengo baten euren beharrizana eduki arteraino.

Abadearen giltzainak edo neskameak pamerialen zeozer susmatu zuen, eta beti zebilen igarri ezinik non sartzen ote ziren abadeak etxetik alde egiten zuenean.

Sartu zen ugazabaren gelan eta, mahai gainean beti orratzontzi bat egoten zela-eta, Ebaren alaba ona lez, jakingura zorrotza sartu zitzaion orratzontzi hartan zer ote zegoen.

Eta ibili eta ibili, halako batean, abadea meza ematen zen bitartean, zabaldu zuen orratzontzia eta… Jaungoikoa, zer irten zen han!... Gela bete deabru txiki edo “pamerial”, denak saltoka eta deiadarka.

—Zer egingo dogu ta zer egingo dogu!!... Zer egingo dogu ta zer egingo dogu!!...

Eta deiadar horrekin gainera zetozkion, eta zeozer agintzearren esan zien:

—Behientzako falta da eta arbia sorotik ekartzazue ba.

Pamerialak astrapala baten irten ziren eta… haien ekina arbi ateratzen!... Handik lastertxo soroko arbi guztiak han ziren: atarte, suete, eskintoki, bazter guztiak arbiz beterik.

Neskamea negarrez, estututa, halako triskantza ikusi zuenean; eta oraindino estuago aurkitu zen, pamerial guztiak inguruan saltoka eta deidarka jarri zitzaizkionean:

—Zer egingo dogu ta zer egingo dogu!!... Zer egingo dogu ta zer egingo dogu!!...

Ez zekien zer agindu, eurak geroago hurrago eta zarratuago zetozkion, ito behar zuten denen artean… Han zen !... Larri zegoen eta ondo damututa orratzontzia zabalduaz… Ai ene!

Orduan neskameari gogai argi bat etorri zitzaion, eta agindu zien iturritik ura galbaheaz ekartzeko eta etxeko ontzi guztiak betetzeko. Han doaz beste mutikook astrapala baten galbaheak hartuta iturrira, ura ekartzera.

Baina, jakina, ura hartu eta etxerantz abiatu orduko ontzia hustu egiten zitzaien, eta hartan zebiltzan jardun handian, eta astia eman zuten abadea elizatik etortzeko; eta beronek, behar zen “latinazoaz” sartu zituen orratzontzian. Neskameari esan zion:

—Eskerrak emaitzan galbaheaz ura ekartzea agindu dienala, osterantzean gaur hire azkenak izango zitunan.

Horixe edestu edo kontatzen dute gure herriko zaharrek, eurek ere beste zahar batzuei entzunda.

2. Zurezko orratzontzia

BUSTINTZA, Evaristo “Kirikiño” (1981). Egunekoa. Bilbo: Labayru Ikastegia. (170-172).

IKUS HAU ERE

Ebaristo Bustintza “Kirikiño” Susa argitaletxearen “Literaturaren Zubitegia” webgunean.

ETXEBARRIA, Igone (1992). Ebaristo Bustintza “Kirikiño”. Bidegileak bilduma. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.

irudia

2. Auckland Museum, , via Wikimedia Commons. Lan hau Creative Commons Aitortu 4.0 lizentzia baten mende dago.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper