NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

DURBANGO EKANDUAK

Juan Bautista Bilbao “Batxi” (Arratzu, Bizkaia, 1887 – Bizkaiko golkoa, Atlantikoa, 1916)

Juan Bautista Bilbao “Batxi” oso gazterik, hamaika-hamabi urte zituela hasi zen txo edo “mutil-txiki” lanak egiten itsasontzietan. Lehen Mundu Gerraren garaian, ontziko “maiordomo” edo hornitzailea zen. Gerra hura irabazpide bikaina izan zen Bizkaiko ontzi-konpainientzat, batekin eta bestearekin trafika baitzezaketen neutraltasunaren banderapean. Baina itsasoan zebiltzanentzat, handia zen arriskua. “Ez dago egunik ontziren bat hondora ez doanik, alemaniarrek ipiniriko mina batek jota”, idazten du Batxik 1914ko irailean. Hurrengo urte osoa portuz portu eman ostean, Euskal Herrira batere etorri gabe, bere ontziak mina aleman bat jo zuen La Pallicetik 40 miliara, 1916ko urtarrilaren 16ko goizean. Lezama y Cía konpainiako Bayo ontzian zihoazen marineletatik bakarra salbatu zen, pilotua. Seguru aski, Batxi bere gelan harrapatu zuen eztandak, ohetik jaikita, irakurtzen edo idazten. Hala egoten omen zen egunero goizeko seietatik bederatziak aldera arte. 28 urte zituen eta hiru alabaren aita zen. Batxiren kronikak Euzkadi egunkarian eta Napartarra astekarian argitaratu ziren, lehenbizikoan gehienak. Idazle oparoa, 1913ko abendutik 1916ko urtarrilera bitartean berrehun kolaborazio inguru igorri zituen bi agerkari horietara.

Testu mota: Kronika

Garaia: 1914

Atala: Historia

Gako hitzak: kolonialismoaAfrika

1. Portuko sarrera, Durban (Hegoafrika), 1891. Sketches of Durban and its Harbour in 1891, Cathcart William Methven.


1914ko uztailean

Behin joan ginen Afrikako Durban deritzon herrira ere. Ontziak aingurak hondoratu eta gero heldu zitzaidan portugaldar bat eta esaten dit ea herrira joan-etorri bat egin nahi nuen. Baietz esan nion, eta han goaz itsasontziño batean sei beltz arraunlarirekin. Ia nasara heldu ginenean hasten naiz adi, bazen han zarata, eta nire lagunak esaten zidanez, neuri deiadarrez zebiltzan.

Ni heldu eta behingoan batak kendu zidan otzara, beste batek hartzen nau eta han naroa gurdira. Jotzen du ni arretxiko naroana muturretan beste batek, eta hartzen nau gero lepoan eta banaroa bere gurdira. Han nenbilen ni gurdi batetik bestera, eta guztiz nengoen ikaraz hainbeste beltzen artean. Hau igarri zuen ingeles agintari batek han zegoenak, eta berehala deitu zion bere ezagun gurdidun bati, eta harexekin azkenean ere joan nintzen.

Irakurle askok esango du beharbada: "A zelako gauza egingo zenuen gurdian joateaz". Ba ez uste han zaldiekin dabiltzanik gurdiak, oker egongo zarete eta. Han zaldi orde gizonak ibiltzen dira aurretik, eta norberari ematen diote eskura latigoa atzetik di-da emateko arin egiten ez dutenean.

Ni banindoan neure gurdian azokara, eta sekula ez nintzen heltzen. Nire albotik igaro zen frantses ontzi bateko hornitzailea oinaztarria baino arinago, eta neure zaldiari itaundu nion ea zergatik ez doan hura legez, eta erantzun zidan emateko sei penny gehiago, eta gero aske utziko didala latigoa erabiltzen.

Bai? Tori ba... Hasten naiz ematen, nongo frantsesa? Laster geratu zen atzetik, baina hura ez zen abiada. Oinaztarria baino arinago gindoazen.

Heltzen gara plazara, erosten ditugu janari batzuk, zamatzen dugu gurdi hori goraino, jarri zen zaldia aurretik, hartzen dut uhala... Nork ikusi gu? Ez dago automobilik munduan gu beste ibiltzeko.

Heltzen naiz neure aza eta abarrekin nasara, eta han zeuden txaneleko sei beltzok gertu. Sartu eta jesartzen naiz txanelean... baina ibili? Haiek zeukaten !

Handik gerotxoago hara non ikusten dudan herrirantz zetorrela ontziburua beste sei beltzekin, baina tximista bezain arin. Begiratzen dut ondo, eta zapladak ari zitzaion ematen ezker-eskumatara. Arraietan! Hemen ere latigoa behar da? Hasten naiz zartadaka eta, beldurrez-edo, han zoak beltz bat uretara. Gura nuen atera, baina besteok esan zidaten uzteko, ondo dagoela eta ez zela itoko. Arin heldu nintzen ontzira.

Ikaratzeko herria da hura. Gizonak soinekoekin ibili beharrean, gorputzak pintatuta dauzkate hainbat kolorez, eta emakumeek berriz eman ohi diete umeei bularra, eta gehienak ibili ohi dira biluzik, sudur-mintzetan uztai handiak sartuta dituztela, gure aldeko idisko gaiztoen antzera. Etxeak eduki beharrean zuhaitz- abarrezko eskepeak dauzkate, eta frutekin eta gauza gordinekin elikatu ohi dira.

Noizik noizera puska bat harrotuta zeozertan hasten badira ingelesen aurka, berehala jaurtitzen dituzte han dauden gudaontziek hiru edo lau putz, hil beltz pilo bat, eta gero dena isil-isilik.

Hango errege Ingalaterra da. Beltzei lana gogor eragin eta ezerez bat ordaindu, eta dirua nahikoa ipini eurek Londresko banketxeetan.

Inork ez luke sinistuko zelan bizi den han jendea. Ikusten duzue txakurrak zelan joan ohi diren denak elkarren gainera hezur bat edo beste baten batek jaurtiz gero, ba halaxe joan ohi dira hango beharginak ere ontziaren albotik ogi-hondakintxo bat inork botatzen duenean. Haiek bai direla errukarriak!

Noizik noizera puska bat harrotuta zeozertan hasten badira ingelesen aurka, berehala jaurtitzen dituzte han dauden gudaontziek hiru edo lau putz, hil beltz pilo bat, eta gero dena isil-isilik.

Hango errege Ingalaterra da. Beltzei lana gogor eragin eta ezerez bat ordaindu, eta dirua nahikoa ipini eurek Londresko banketxeetan.

Inork ez luke sinistuko zelan bizi den han jendea. Ikusten duzue txakurrak zelan joan ohi diren denak elkarren gainera hezur bat edo beste baten batek jaurtiz gero, ba halaxe joan ohi dira hango beharginak ere ontziaren albotik ogi-hondakintxo bat inork botatzen duenean. Haiek bai direla errukarriak!

2. Lau rickshaw mutil Durbanen 1890 eta 1923 artean.

BAUTISTA BILBAO, Juan “Batxi” (1997). Hau mundu arrano hau. [Edizioa: Iñigo Aranbarri eta Koldo Izagirre]. Zarautz: Susa.

IKUS HAU ERE

Juan Bautista Bilbao Susa argitaletxearen “Literaturaren Zubitegia” webgunean.

Irudiak

  1. , via Wikimedia Commons.
  2. Carpenter Collection, Library of Congress Prints and Photographs Division Washington, D.C.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper