NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

EUSKALDUNEI

Esteve Materra (? – ?)

Esteve Materra frantziskotar frantsesa, Euskal Herritik kanpo jaioa, eliz agintariek Lapurdira bidali zuten Kontrarreformaren garaian, hizkuntza ikasi eta dotrina euskarara itzul zezan. Axular izan omen zuen maisu, Sarako herrian, noiztik noiz arte ez dakigu. Edozein kasutan, 1617an kalean zen bere Doctrina Christiana, marinelentzako otoitzak eta kristau-ikasbidea biltzen zituen liburua. Halaxe bihurtu zen Materra euskal letren historiako lehen idazle euskaldun berria. Irakurleari zuzendutako atalean, liburu hori idaztera zerk bultzatu duen esplikatzen du: “Zeren anitz baita Euskal Herrian irakurtzen dakienik, baina ez euskara baizen bertze hizkuntzarik aditzen, halatan egin ditut halakoentzat euskaraz deboziozko otoitz eta orazio batzuk”. Materra baikor agertzen da bere liburuak izango duen harreraz: “Estimatzen dut ez dela izanen batere irakurtzen dakien marinelik, liburu hau izanen ez duenik”. Ez zen bere estimazioan okertu: Doctrina Christiana berriro argitaratu zen 1623an, 1648an, 1693an eta 1704an. 1617ko lehen argitalpen haren ale bakarra ezagutzen da, Aziti Bihia elkarteko hizkuntzalari eta filologoek 2015ean Danimarkako Errege Liburutegian aurkitutakoa.

Nola liteke euskaldun berri bat euskaraz idaztera ausartzea? Galdera horri erantzunez hasten du Materrak bere liburuaren hitzaurrea.

Testu mota: Saioa

Garaia: 1617

Atala: Literatura

1. Talentuen parabola ilustratzen duen grabatua.
Egilea: Jan Luyken (1649 - 1712).


Miretsiko duzue agian nik, Euskal Herriko ez naizelarik, euskaraz izkiriatzeko ausartziaren hartzea. Baina baldin kontsidera badadi, edirenen duzue ez dela gauza honetan ausartziarik, eta ez zer miretsirik; aitzitik, bertzela egin banu miretsi behar zitekeela, eta erran ahantzi zaidala neure eginbidea. Zeren Jainkoak niri hizkuntza honen ikasteko antze apur bat eman didanez gero, iduritzen zait hoben nukeela, eta are ezagutza gutitako eta esker gabe izanen nintzela, baldin Euskal Herrian ikasia Euskal Herriko probetxutan enplegatu ez banu.

Ebanjelioko zerbitzari alfer hura gaztigatu zuen bere nagusiak, zeren irabazia erabiltzeko errezibitu zuen talentua eta dirua estalia eta ehortzia eduki zuen. Handik izan naiz ni ere beldur hala gerta zekidan, baldin euskaraz mintzatzeko erdietsi dudan talentua eta jakintza probetxu gabe, eta arima-irabazian enplegatu gabe, ehortzia eta gordea edukitzen banuen.

2. Esteve Materraren Doctrina Christiana-ren lehen argitaraldia (Bordele, 1617).

ZENBAITEN ARTEAN (2017). Esteve Materraren doctrina christiana (1617&1623). Edizioa eta azterketa. Euskararen lekukoak 28. Bilbo: Euskaltzaindia - Euskal Herriko Unibertsitatea. (40-41).

IKUS HAU ERE

Esteve Materra Susa argitaletxearen “Literaturaren Zubitegia” webgunean.

Irudiak

  1. Phillip Medhurst, , via Wikimedia Commons. Lan hau Free Art Licence-ren mende dago.
  2. Aziti Bihia, via Wikimedia Commons This file is licensed under the Creative Commons Attribution-Share Alike 3.0 Unported license.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper