NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

EZ GARA DEUS ERE

Pedro Agerre Azpilkueta “Axular” (Urdazubi, Nafarroa Garaia, 1556 – Sara, Lapurdi, 1644)

Testu mota: Saioa

Garaia: 1643

Atala: Literatura

1. Errobi ibaia Bidarraiko (Nafarroa Beherea) Noblia zubia gurutzatzen.


Guero, Bordele, G. Milanges imprimaçaillea baithan, .

Ez gara deus ere, beirakiaren pare gara, eta are beirakia baino perilos eta hauskorrago. Ez dugu beirakiak bezainbat indar eta soportu ere. […] Zer da beirazko ontzia baino gauza samurragorik eta hauskorragorik? Eta alabaina, altxatzen eta begiratzen denean, irauten du mendez mende. Zeren erortzearen peril badu ere, ez ordea, ez du sukarraren edo zahartzearen perilik. Beraz, beirakia baino perilosago gara eta ezdeusago. Zeren behaztoparik, eroririk edo eritasunik ez gertatuagatik ere, eta geure buruak ahalik eta hobekiena errekaitatu eta begiratuagatik ere, adinak berak eramaten baikaitu.

Beti goaz, ez gara behin ere baratzen. Uraren pare gara; ura bezala linburtzen gara. Gure gorputzak ur-lasterra bezala doaz. Ez gara behin ere ur batean bitan sartzen; uraren izena beti da bat, ez ordea ura. Zeren nola beti baitoa, eta beti aldatuaz, ez da behin ere lehena. Ez eta, bada, gu ere, nola betiere baikoaz, eta beti aldatuaz eta mudatuaz, ez gara behin ere lehenak. Eta ezperen, beha ezazu nola pertsona bat gaztetik zahartzera, eta are batzuetan urtetik urtera ere, aldatzen eta ezeztatzen den, idurian ere lehena ez dirudiela jartzen den, zein diferent egiten den.

Vita nostra naviganti similis est; is namque qui navigat, stat, iacet, vadit, quia impulsu navis ducitur. Gure bizitzea itsasoz doana bezala da, dio San Gregoriok; itsasoz doana, jatean, edatean, lo datzanean, eta are jarririk dagoenean ere, badoa, ez da orduan ere baratzen. Zeren ontziak, nahi ez badu ere, berekin baitarama. Hala garamatza, bada, gu ere geure adinak eta denborak berekin: ez da pausatzerik, ez da gelditzerik, eta ez trikatzerik.

URGELL LÁZARO, Blanca (2015). Axular, Gero. Blanca Urgell Lázaro (edizio kritikoa). Mendaur bilduma VI. Iruñea: Nafarroako Gobernua, Hezkuntza Departamentua; Bilbo: Euskaltzaindia. (35-36).

IKUS HAU ERE

AXULAR, Pedro (1643). Guero: bi partetan partitua eta berecia: lehenbicicoan emaitenda, aditcera, cenbat calte eguiten duen, luçamendutan ibiltceac, eguitecoen gueroko utzteac / escritura saindutic, Eliçaco Doctor etariceta liburu debocinozco etaric. Axular Saraco errotorac vildua. Bordel: G. Milanges.

SALABERRI MUÑOA, Patxi (2017). Gero euskara xumean. Gasteiz: Booktegi.

Axular Susa argitaletxearen “Literaturaren Zubitegia” webgunean

Irudia

1. Wikimedia Commons This file is licensed under the Creative Commons Attribution-Share Alike 3.0 Unported license.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper