NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

EUSKARAREN ARBUIATZAILEAK, BERAK DIRA ARBUIAGARRIAK

Joanes Etxeberri “Sarakoa” (Sara, Lapurdi, 1668 – Azkoitia, Gipuzkoa, 1749)

Testu mota: Saioa

Garaia: 1712

Atala: Literatura

Julio Zesarren hilketa. Plutarkoren Bizitza paralekoak liburuko ilustrazio anonimoa, 1525.


... Ezen euskara delarik Babiloniako dorretik ilki ziren hizkuntza hautuenetarik bat, eta Euskal Herrian ardurakotzat dabilena, guztiarekin ere egun kausitzen da arbuiatua eta mespretxatua bi jende araldez. Batzuk dira euskararik ez dakitenak, eta bertzeak euskaldun Euskal Herriko ume euskararen jakiteko obligazioa dutenak.

Lehenbizikoek arbuiatzen eta mespretxatzen dute gure euskara mintzoaren abarrotsetik, edo hitzen soinutik, zeren haien belarriari estrainio, edo arrotz eta irrigarri, iduritzen zaizkion euskarazko hitzak. Marianak ere hargatik erran zuen: “Soli Cantabri linguam hactenus retinuerunt rudem et barbaram, cultumque abhorrentem”. [‘Soilki euskaldunek egungo egunerainokoan daukate beren hizkuntza moldakaitz eta barbaroa, kulturarik ez duena’].

Ordea hau da arrazoi hagitz flako bat, eta berenez indarrik gabekoa. Ezen lengoaia baten arbuiatzeko aski balitz batbederari hizkuntza arrotzetako hitzak estrainio eta irrigarri iduritzea, dudarik gabe hizkuntza guztiak lirateke arbuiatzekoak, zeren euskaldunari ere estrainio eta arrotz iduritzen baitzaizkio bertze hizkuntza arrotzetako hitzak, hala nola batzuei iduritzen baitzaie estrainio direla euskarazkoak. Ordea, zein-nahi hizkuntza arrotz ikasi dugun ondoan, egiten gara hartara egundainotik eta beti hartan etorriak eta ohituak bagina bezala. Eta nola arbuio molde hau heldu baita arrozkalean, eta usaia faltatik, halatan erran daiteke mespretxu suerte hau barkakizun dela, eta oraino hainbatenaz barkakizunago, zenbatenaz ere euskaldun euskararen jakiteko obligazioa dutenen inorantzia eta arbuioa baitira hobenduriagoak; zeren hurkoetarik heldu den arbuioa eta bidegabea sentikorrago eta hunkigarriago baitira, ezen ez jende arrotzetarikoak. Profetak ere hargatik erran zuen: Quoniam si inimicus meus maledixisset mihi, sustinuissem vtique. Etsai batengandik zernahi sufrituko nukeen; baina adiskideetarik, hurkoetarik eta beretarretariko laidoak eta bidegabeak, nork ez daki zein minki errezibitzen diren? Ezen badio Suetoniok ere, Julio Zesarri bere etsaiak hiltzera joan zitzaizkionean, eta hil izan baitzuten hogeita hiru traketa kolpez, nehortaz ere ez zuela erakutsi hainbat sentimendu nola Marko Brutoz, zeina bere seme propioa izan balu bezala hagitz maitekiro hazi baitzuen, eta hala haren bihotz uherraz eta borondate gaitzaz miretsirik erran ziola: Et tu quoque, fili mi? Eta zu ere, ene semea, ene kontra? Hainbat ontasun eta fabore egin eta ondoan, hau da zure aitari baino obligazio gehiago diozun pertsonari ematen diozun pagua eta errekonpentsa?

DE URQUIJO E IBARRA, Julio (1907). Obras Vascongadas del doctor labortano Joannes d'Etcheberri (1712), con una introducción y notas por Julio de Urquijo e Ibarra. Paris: Paul Geuthner. (81-82).

“Lau-urdiri gomendiozco carta, edo guthuna”.

Irudia

via Wikimedia Commons.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper