NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

OTSOA ETA BILDOTSA

Joan Antonio Mogel (Eibar, Gipuzkoa, 1745 – Markina, Bizkaia, 1804)

Testu mota: Alegia

Garaia: 1800

Atala: Literatura

Gako hitzak:

1. Jean de la Fontaine-ren “Otsoa eta bildotsa” alegiaren ilustrazioa. Egilea: Gustave Doré (1832-1883).


Bildotsa eta otsoa heldu ziren bakoitza bere aldetik edatera ibaira. Otsoak edaten zuen goiko aldean, eta bildotsak behekoan, edo uraz behetik. Otsoak ikusirik bildotsa, :

—Zertako lohitu didazu ura, edaten nengoen artean?

Bildots gaixoak erantzun zion otzanto:

—Zelan lohitu niezazukeen zuri ura zure aldetik badator nik edaten dudana?

Otso dongeak, egiari jaramon gabe, dirautsa:

—Eta zertako dongaro esaten didazu?

Bildotsak erantzun zion:

—Ez dizut gaizkirik esan, ez lotsarik galdu.

Orduan, txarrez, begirakune astun eta albokerako bategaz:

—Sei hilabete dira zure gurasoak egin zidala beste hainbeste.

—Zelan hori izan liteke —dirautsa bildotsak—, artean jaio ez banintzen? Zertako da niri errua ezartzea?

—Den legez dela —dio otsoak—, zuk galdu didazu neure larrea, belarra janez. Lapur zital bat zara.

—Bene-benetan dirautsut —esan zion bildotsak—, ez zaizkidala oraindino haginak irten, eta ezin nik jan niezazukeen belarrik.

Otsoak ez zeukanean zer gehiago, dirautsa:

—Ez dakit nik zelan erantzun zure berbei, baina afaldu behar dut zugaz.

Hala hartu eta sabeleratu zuen.

Ipuin honek esan gura du dongeen artean egiak ez daukala lekurik. Indarra bakarrik dela agintzen duena. Herri bakoitzean daude honelako otso gosetuak. Egiten dira bihotz gogorreko; diru-goseak darabiltza aitzakia eta sesio bila, edateko nekazarien odola eta argalen beharra eurenganatzeko.

Horregatik,
egia eduki egizu gauza alfertzat
donge asmodun eta askojakinentzat.

2. Esopo alegialari greziarra.
Egilea: Diego Velázquez, ca. 1638.

Iturria: Klasikoen Gordailua.

IKUS HAU ERE

Joan Antonio Mogel Susa argitaletxearen “Literaturaren Zubitegia” webgunean.

ALTZIBAR, Xabier (1991). Juan Antonio Mogel. Bidegileak bilduma. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.

Irudiak

  1. Wikimedia Commons.
  2. via Wikimedia Commons.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper