NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

ZEIN GAUZA SINESGAITZA NESKATXA BATENGAN!

Bizenta Mogel (Azkoitia, Gipuzkoa, 1782 – Abando, Bizkaia, 1854)

Charlotte eta Emily Brontë ahizpak, Amatine Aurore Dupin, Mary Anne Evans, Luisa May Alcott… XIX. mendeko nobelagintzaren izen handiak dira denak ere, baina, haien meritu literarioak alde batera utzita, beste zerbaitengatik aipatu ohi dira zerrenda berean: gizonezkoen pseudonimoekin argitaratu zituzten beren lanak, isekak saihesteko. Espainian, Cecilia Bölh de Faber andrea hots handiko izen baten atzean ezkutatu zen: Fernán Caballero. Euskal Herrian ere, jada XX. mendean, Teresa de Escoriaza donostiarrak Félix de Haro izenez argitaratu izan zituen bere kazetari-lanak. Bizenta Mogelek, emakume batek sinatutako lehen euskal liburuaren egileak, ez zuen horrelakorik egin. Ezkutatu ordez, klarki mintzatu zitzaien liburuaren azalean emakume baten izena ikusita imintzioka hasiko zirenei. Hara zer zioen bere alegia-bildumari egindako hitzaurrean.

Testu mota: Saioa

Garaia: 1804

Atala: Literatura

Gako hitzak: emakumeen lanak

Bizenta Mogel kalea Gasteizen.


Ipui onac, 1804

Irakurle euskaldunari

Badakit, enzunaz beste gabe, neskatx gazte baten izena dagoala itxatsirik liburutxo onen aurrean, jardungo dutela siñuka ez gutxik, diotela beren artean, iñoren lumaz janzi nai duela bela txikiak; au da, besten bearrak artu nai ditudala neretzat: ez dagokiola neskatxa bati bururik ausitze liburugiñen: asko duela gorua, naiz jostorratza zuzen erabiltzea. Nola nik siniserazoko diet askori, euskeratu ditudala erdaldun jakitunak argiratu dituzten ipuiak? Nolako arrotasuna berriz latiñezko itzkuntzarekin liburu onen asmoa agertzea? Orretarako bear litzake jakitea euskera, gaztelania, eta latinezko iru izkuntzak. Zein gauza sinisgaitza neskatxa bategan! [...] Arbezate bada euskaldunak, neskatxa baten emaitza, edo presente au. Gauza onik badago, esan dezatela iñorena dala, ez nerea; okerrik badakuste egotzi neri gañera; berdin arteak ez du emango sagarrik. [...] Zortzi urte nituenean ekusirik nere neba, edo anaia ikasten asi zala gure osabarekin latiñezko izkerea, jarri zitzatan buruan ikasi bear nuela nik ere. Ala, buruari neke gogorrik eman gabe, loari bere orduak emanda, ta zigor zaurigarriaren beldurrik ez nuela, jolasez bezela, irten nuen nere asmoarekin.

Irakurle euskaldunari

Badakit, entzunaz beste gabe neskatxa gazte baten izena dagoela itsatsirik liburutxo honen aurrean, jardungo dutela sinuka ez gutxik, diotela beren artean inoren lumaz jantzi nahi duela bele txikiak; hau da, besteren beharrak hartu nahi ditudala niretzat; ez dagokiola neskatxa bati bururik haustea liburugintzan; asko duela gorua nahiz jostorratza zuzen erabiltzea. Nola nik sinetsaraziko diet askori euskaratu ditudala erdaldun jakitunek argitaratu dituzten ipuinak? Nolako harrotasuna, berriz, latinezko hizkuntzarekin liburu honen asmoa agertzea? Horretarako behar litzateke jakitea euskara, gaztelania eta latinezko hiru hizkuntzak. Zein gauza sinesgaitza neskatxa batengan! [...] Har bezate bada euskaldunek neskatxa baten emaitza edo presente hau. Gauza onik badago, esan dezatela inorena dela, ez nirea; okerrik badakuste egotzi niri gainera; berdin arteak ez du emango sagarrik. [...] Zortzi urte nituenean, ikusirik nire neba edo anaia ikasten hasi zela gure osabarekin latinezko hizkera, jarri zitzaidan buruan ikasi behar nuela nik ere. Hala, buruari neke gogorrik eman gabe, loari bere orduak emanda, eta zigor zaurigarriaren beldurrik ez nuela, jolasez bezala, irten nuen nire asmoarekin.

Entzun hemen: Imanol Epelde, Etxepare Rap proiektua, Bizenta Mogelen hitzaurrea.

MOGEL, Bizenta A. (1963). Ipui onak. Donostia: Auspoa Liburutegia 28. (37).

IKUS HAU ERE

ORTEGA, Hektor (2018). «Bizenta Mogel, Abandoko emakume idazlea», Gomutan. Bilboko historiaren atal ezezagunak. Bilbo: Erroa. Audioa, hemen.

KALTZAKORTA, Xabier (1992). Bizenta Mogel. Bidegileak bilduma. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper