NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

LEHOIA, BEHIA, AHUNTZA ETA ARDIA

Bizenta Mogel (Azkoitia, Gipuzkoa, 1782 – Abando, Bizkaia, 1854)

Testu mota: Alegia

Garaia: 1804

Atala: Literatura

Gako hitzak:

1. Jean de la Fontaine-ren “Lehoia, txahala, ahuntza eta ardia” alegiaren ilustrazioa. Egilea: J. J. Grandville. Data: 1838-1840.


Handi eta txikien arteko partiketa ez da inoiz berdina. Hala da esana, eta hala izana, irakasten digun bezala ipuin eder honek.

Behia, ahuntza eta ardia elkartu eta lagundu ziren behin lehoi batekin ehizan harrapatzen zena elkarren artean partitzeko. Basoan zebiltzala, harrapatu zuten basahuntz bat.

—Lau gara –esan zuten lehoia ez beste hirurek–, eta laurdendu behar dugu basahuntz hau.

Geldi-geldi dio lehoiak:

—Naiz ni abere guzien buru eta nagusia; lauren bat zor zait alde horretatik. Bigarren laurena ere neuri dagokit, naizelako sendoena. Hirugarrena ezin inork kenduko dit zuek baino arinago ibili naizelako eta, nigatik izan ez balitz, ihes egingo zizueten basahuntz honek. Laugarrena ukitzen duenak, jakin beharko du izango nauela ni bere etsaia.

Beldurrak isildu zituen beste hirurak, eta ikasi zuten hurrengorako ez laguntzea, ez burua bat egitea lehoi sendo eta harroarekin.

Ipuin honek irakasten die gizon argal, mehe eta nekazariei ez burua bat egitea beren hartu-emanetan berak baino handiagoekin, horiek badira harroak, askojakin eta okerrak. Nekea izango da argalentzat; irabazia sendo dirudunentzat. Horiek gizenduko dira nekazaria argaltzen den denboran.

Laguntzat hartzazu berdina;
handiagoa izango da kaltegina.
Nahi baduzu igo goregi,
jaitsi beharko duzu beheregi.

Ipui onac, 1804

MOGEL, Bizenta A. (1963). Ipui onak. Donostia: Auspoa Liburutegia 28. (49-50).

IKUS HAU ERE

ORTEGA, Hektor (2018). «Bizenta Mogel, Abandoko emakume idazlea», Gomutan. Bilboko historiaren atal ezezagunak. Bilbo: Erroa. (Audioa).

Bizenta Mogel Susa argitaletxearen “Literaturaren Zubitegia” webgunean.

KALTZAKORTA, Xabier (1992). Bizenta Mogel. Bidegileak bilduma. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.

Irudia

1. via Wikimedia Commons.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper