NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

14KO GERLAKO KANTUAK

Martin Irabola “Matxin” (Senpere, Lapurdi, 1879 - 1935)

Matxin Irabola, 35 urteko laboraria eta bi haurren aita, gerrara abiatu zen, 18 eta 45 urte arteko gizonezko guztiak bezala, Frantziak mobilizazio orokorra agindu orduko (1914ko abuztuaren 1a). Haren erregimentua, infanteriako 142.a, Pariseko iparraldera bidali zuten aurrena, defentsak prestatzera. Gero Amiensera, Arrasera, Verdunera… Irabola bizirik itzuli zen etxera gerra amaitzean, baina latzak ikusita, eta gas pozoitua arnastearen ondorioz osasuna galduta. Haren bertsoetan ez dugu aurkituko 1914ko udan Frantzia osoaz jabetu zen espiritu patriotiko gerrazalearen aztarnarik. Bere begiekin ikusi du zertara eraman duen 1914ko abuztuaren 7an Eskualduna astekariak zabaldutako oihuak: “Gerla behar badugu, doala gerla. Biba Frantzia!”. Bertsoak zer urtetakoak diren ez dakigu. Jakin badakigu inork ez zituela argitaratu nahi izan bere denboran.

Testu mota: Bertso jarriak

Garaia: 1914-1918

Atala: Literatura

Gaseatuak. Egilea: John Singer Sargent (1856-1925). 1918an Mendebaldeko frontean ziape-gasaren erasoa pairatutako soldaduak.


I
Ene izpirituan hasten naiz pentsatzen
Gizonaren bizia zer gisetan den
Egia ez da errex xuxen esplikatzen

Gu penez higatzen
Elgarren xahutzen
Bat bertzia hiltzen
Odola ixurtzen

II
Hemeretzi ehunta hamalaugarrena
hilaren lehen eguna
Europako gerla bat deklaratu zena
Frantzian azkar ginen bazela zuzena
Legiak emana
Denentzat berdina
Zerbitzuko on zena
Biltzeko ordena
Bainan da diru duena.

III
Partitu ginen beraz herritik
Gure familietan penak utzirik
Haur tiki zonbaitekin andriak bakarrik
Gizonak penatuak hor ez da dudarik
Orduz geroztik
Dabilana xutik
Zerbeit ikusten dik
Penaren partetik
Hilak bere konduak eginak ditik.

IV
Zonbait gizon alferren gatik
Jende miserabliak hor ditik
Ainitzek ez diagu ardit baten lurrik
Bertzenaren ontutzen gabiltzak bakarrik
Aberatsetarik
Ainitzak segurik,
Urrun dituk sutik

Gu hemen hiltzen hoien manuen gatik.

V
Izpiritu duenak errex du pentsatzen
Gure diferentzia zonbatekoa den
Haundiak ari dira ttikiak manatzen
Pobrearen indarrez galonez altxatzen
Ohorez haunditzen
Mirailez beztitzen
Diruaren biltzen
Intresen doblatzen
Gu horien manutik elgarren hiltzen.

VI
Gerla hunetan parte izatu duenak
Segur ezagutzen dik zer dituen penak
Gogoan baitituzte aita amen grinak
Bertze zonbaitek aldiz andre ta haurrenak
Lagun baduenak
Berak ere lanak
Gau eta egunak
Irriskuan denak
Zer konda behar likek hiltzen ez denak.

VII
Zonbat amaren seme dolorez haziak
Hemen uzten dituzte gaixoek biziak
Inorantzia batez hunat etorriak
Hekien plazak dira
Orobat erdiak
Beltzez estaliak
Odolez betiakv Inozent trixtiak
Zonbait alferren gatik hoiek guziak.

VIII
Etsenplu har dezagun zentzuan garenak
Ikusirik munduan diren xangrinak
Umilia gaitezen Jainkoari denak
gu baitan diren bihotz-minak
Hemen gaizki
Bai justu direnak
Plazer eta penak
Pasatzen
Jainkoak jujaturen horiek denak.

Euskara batuan

SARRIUGARTE, Iñaki (2010). «Matxin Irabola, Sorbonan sarri aipatutako bertsolaria», Karmel 271: 30-33.

Jarraitu irakurtzen: “Matxin Irabola: irudi baitzuen pitonisa…”.

IKUS HAU ERE

DOLOSOR, Franck (2010). Matxin Irabola, Senpereko bertsularia. Donostia: Elkarlanean.

Irudiak

John Singer Sargent via Wikimedia Commons.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper