NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

ZAZPIAK BAT

Pedro Mari Otaño (Zizurkil, Gipuzkoa, 1857 – Rosario, Argentina, 1910)

Testu mota: Bertso jarriak

Garaia: 1900

Atala: Literatura

1. Euskal Lore Jokoen afixa, Donibane Lohizune, 1892. Elkarrekin ageri dira, lehen aldiz, “Zazpiak bat” goiburua eta zazpi herrialdeen ezkutuak batzen dituen armarria.


1/ Zazpi aizparen gai dan oiala
ebakirikan erditik,
alde batera iru soñeko,
utzirikan lau bestetik;
goraiziakin berezi arren
bakoitza bere aldetik,
ezagutzen da jantzi dirala
zazpiak oial batetik.

2/ Oialtzat artu zagun euskera,
goraizitzat Bidasoa,
ibai koxkor bat besterik ez da,
utsa balitz itsasoa;
elkarren urbill daude zazpiak,
muga deitzen da Pausoa,
zergatik izan bear ez degu
famili bakar osoa?

3/ Arbola baten zañetatikan
sortzen diran landariak
bezela gera, Bidasoaren
bi aldetako jendiak;
berdiñak dira gure jatorri,
oiturak eta legiak,
Ama Euskerak magal berian
azitako senidiak.

4/ Ama Euskera! Bere semeak
gu Ameriketan zenbat
arkitzen geran! Ta urrutitik
maitiago degu anbat;
emen ez dago Bidasoarik
ta beste trabik an ainbat,
Ama maitia indartu dedin
bizi bedi «Zazpiak Bat».

Euskara batuan

Lehen argitaraldia: OTAÑO, Pedro Mari (1904). Alkar. Poesías escogidas de Pedro M. Otaño (en idioma éuskaro). Buenos Aires: Tipografía La Baskonia, Victoria 1088.

Hemengo bertsioa: OTAÑO, Pedro Mari (1994). Bertso guziak. Donostia: Auspoa Liburutegia 218. (189-190).

2. Irungo udaletxea 1903ko Euskal Jaietan.
3. Eusko Jaurlaritzaren armarri ofiziala 1936an, Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaiko armarriarekin (“Laurak bat”).
4. “Zazpiak bat” ikurra sei lurraldeen armarriekin, baina bere tradizio historikoari arrotzak ei zaizkion ikurrik gabe: Gipuzkoaren kanoiak eta erregea; Bizkaiaren otsoak eta Lapurdiren lirioa.
5. Alianza Popular-ek 1982an Eusko Legebiltzarrean aurkeztutako Euskal Herriarentzako armarri proposamena, Nafarroa gabe.
6. “Zazpiak bat” tradizionala sei lurralde historikoen armarri osoekin, 1967an Vida Vasca aldizkarian argitaratua.
7. Euskal Autonomia Erkidegoaren egungo armarri ofiziala. Nafarroaren armarriaren ordez, laurden gorri bat, noizbait Nafarroa Euskadin sartuko den itxaropena sinbolizatzen duena.

IKUS HAU ERE

Alkar. Otaño´tar Pedro Mariren olerki onenak, Iñaki Deunaren irakorla, Donostia, 1930.

Pedro Mari Otañoren oroimenak [eskuizkribua].

Pedro Mari Otaño Susa argitaletxearen “Literaturaren Zubitegia” webgunean.

EUZKITZE, Xabier (2010). Pedro Mari Otaño. Bidegileak bilduma. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.

Irudiak

1. Jean Jaurgain, , via Wikimedia Commons.

2. Iñaki LL, , via Wikimedia Commons.

3. , via Wikimedia Commons.

4. http://www.biltzarre.eus.

5, 6 eta 7. , via Wikimedia Commons.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper