NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

HODEIERTZEAN, URRUTIRAT

Jean Etxepare “Mirikua” (Mar Chiquita, Argentina, 1877 – Kanbo, Lapurdi, 1935)

Senide eta adiskide batzuekin egindako txango bat kontatzen du Jean Etxeparek Beribilez liburuan (1931); ez urrutiko lurretara egindako bidaia arriskutsua edo exotikoa, baizik eta, bere hitzetan esanda, “auzoan eginikako itzuliño bat”, egun bakarrekoa: Kanbotik (Lapurdi) Loiolara (Gipuzkoa) joan eta etorri. Baina liburua ez da bidaiaren kronika soila. Herriz herri doala, bere barne-mundua erakutsiko digu Etxeparek, orain historiari edo filosofiari buruzko gogoeta batzuen bidez, orain arkitekturari edo kosmologiari buruzko ohar batzuekin. Halako batean, itsasoari begira geratzen da taldea. Eta zeruan, hodeietan, besteek ikusten ez duten zerbait ikusten du Etxeparek.

Testu mota: Saioa

Garaia: 1931

Atala: Literatura

Euskal kostaldea, 1935. Egilea: Georges Ricard-Cordingley (1873-1939).


—Hodeiertzean, urrutirat, ezagun zen erresuma bat gaitza, nehon ikusten ez den bezalakoa. Ametsetatik baizik ez zaigu halakorik agertzen. Ez zen ametsetakoa bizkitartean hura; zinezkoa zen.

Uraren gainetik goititzen zen, eta heltzen zeruraino. Osoan hartuz, iduri zuen elurrez egina. Bainan bazituen hiruzpalau maila bederen, bat bertzea baino zokorat sartuago, eta maila bakoitzean ageri ziren han-hemenka itzalgune batzuk, guti edo aski beltzak: erresuma hartako herriak edo hiriak, beharbada... Goien-goienean, non ere baitzuen hunkitzen zeru urdina, erranen zenuten elurra harro-harro zela metatua, meta bakoitzari zetxekiola kukula zuri, biribilean hozkatu bat.

—Hauxe da ateraldi eroa! Laino tzar zurpail batzuek hola dizute kaskoa berotzen zuri?

—Lainoak?! Nork daki lainoak direnetz? Eskua suan eman zenezake hodeiek bakarrik dutela egiten, dezaketela egin halako erresuma?

Ori, nahi duzu jakin ene barneko berri? Ene ustea da, ene sinestea, hari luzaz so egonik zirela noizbait abiatu itsasoz itsaso gure arbasoak. Hauek beti joanki, joanki beti aitzinago, eta hura beti haratago gibelatzen, baina beti bere tokian halere eta beti berdin eder; egunetik egunera zoragarriago baizik ez, izatekotz. Ez dakit behin ere kausitu ahal ukan zuten gaizoek; dakidana da kausitu zutela bederen Ameriketako lurra. Ez zen hau lilurazko erresuma bat, ala bai?

Jean Etxepare Bidegorri, 1910.

ETXEPARE, Jean (1988). «Itsasoa kukulauka» in Beribilez. Maria Jose Kerejetaren edizioa. Donostia: Euskal Editoreen Elkartea. (68-69).

IKUS HAU ERE

Jean Etxepare Susa argitaletxearen “Literaturaren Zubitegia” webgunean.

ARRIGAIN, Isabel (2004). Jean Etxepare. Bidegileak bilduma. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper