![](/dok/testu-bankua/literatura/034/images/image2.png)
“Belea eta acheria”, Oxobiren Alegiak liburuko ilustrazioa. Egilea: P. Garmendia.
Behin bazen bele bat:
Bele bat beltza,
,
Bainan zozoa!
Hartu zuen gasna bat,
Gasna bat gaitza,
Ardi esnez egina,
Bainan gozoa!
Zurxuri baten punttan,
Punttaren punttan,
Gure belea zagon
Nola gasna jan!
Axeri bat ttapattan,
Ttapa tta pattan,
Zurxurira
Gosea tripan!
Egun on, bele jauna,
Oi zure soina!
Kanta hain eder balitz,
Zinez dautzut hitz:
Ez litake xoririk
Ez, alafede,
, jaun bele!
Bele jaunak orduan,
Ordu berean,
Mokoa du ireki...
Gasna erori!
Axeriak ttapattan,
Ttapa tta pattan,
Berea ez du hetsi.
Gasna irentsi!
Aho leun, muttur luz,
Zenbat axeri
Bele gaizoen kostuz
Direnak bizi!!
Bele bat beltza,
Pika bezen ohoina,
Bainan zozoa!
Hartu zuen gasna bat,
Gasna bat gaitza,
Ardi esnez egina,
Bainan gozoa!
Zurxuri baten punttan,
Punttaren punttan,
Gure belea zagon
Nola gasna jan!
Axeri bat ttapattan,
Ttapa tta pattan,
Zurxurira jin zaion
Gosea tripan!
Egun on, bele jauna,
Oi zure soina!
Kanta hain eder balitz,
Zinez dautzut hitz:
Ez litake xoririk
Ez, alafede,
Ederrez joan lironik
Zuri, jaun bele!
Bele jaunak orduan,
Ordu berean,
Mokoa du ireki...
Gasna erori!
Axeriak ttapattan,
Ttapa tta pattan,
Berea ez du hetsi.
Gasna irentsi!
Aho leun, muttur luz,
Zenbat axeri
Bele gaizoen kostuz
Direnak bizi!!
![](/dok/testu-bankua/literatura/034/images/image1.png)
MOULIER, Jules “Oxobi” (1926). Alegiak. P. Garmendia'ren aphaindurekin. Baiona: S. Sordes Imprimerie de la Côte Basque. (11-12).
IKUS HAU ERE
Jules Martin Moulier “Oxobi” Susa argitaletxearen “Literaturaren Zubitegia” webgunean.
XARRITON, Piarres (1990). Jules Martin Moulier “Oxobi”. Bidegileak bilduma. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.