NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

MUGIKORRAK BAINO LEHEN

Arantxa Urretabizkaia (Donostia, Gipuzkoa, 1947)

Testu mota: Prentsa-zutabea

Garaia: 2022

Atala: Gaurko gizartea

Gako hitzak: sakelako telefonoak

Decimus Junius Brutus izen-abizenez deitzen “Ahanzturaren” ibaiaren beste ertzean dauden legionarioei. Tapizaren egilea: José de Almada Negreiros. Argazkia: Arménio Belo / CâmaraMunicipal de Viana do Castelo (Portugal).


El Correo, 2022ko uztailak 9

Aspaldi xamarrean kontatu zidaten honako istorio hau Galizian. Bazihoazen erromatar legioak Finisterrera, munduaren akabera non zegoen egiaztatzera. Handik aurrera ez omen zegoen ezer, ez bada itsasoa, han bukatzen omen zen lurra. Bada, bide horretan, legionarioek ibai bat aurkitu zuten. Galizian, ez Brasilen, eta Galizian ez dago Amazonasik. Ibai bat.

Heldu omen ziren gizon haiek ibai haren ertzera, eta norbaitek esan omen zuen ezin zutela ibaia gurutzatu, ibai hura Ahanzturaren ibaia zelako eta ur haiek zeharkatzerakoan legionario guztiek galduko zutelako memoria, ez zuten jakingo nondik zetozen, nora zihoazen, ezta nortzuk ziren ere. Ahanztura huts bilakatuko ziren. Eta zurrumurrua zabaldu egin zen azken gizonarenganaino.

Gerrari haiek milaka kilometro eginak zituzten oinez, tarteka borrokatuz. Pertsona zailduak ziren, eskarmentu handikoak. Eta ez zuten ahanztura bilakatu nahi. Planto egin zuten eta gobernatzen zituen gizonaren hitzek ez zuten jarrera hori aldatu. Ezetz eta ezetz. Orduan, legioaren buruak ideia bat izan zuen: zeharkatu zuen ibaia, heldu zen beste ertzera eta handik hasi zen legionarioei deitzen, izen-abizenez, banan-banan.

Ez zen hura Ahanzturaren ibaia eta, beraz, jarrai zezaketen lurraren bukaeraren bila. Gaur ez dugu pentsatzen munduaren akabera Galizian dagoenik eta, salbuespenak salbuespen, gehienok dakigu mundua borobila dela, itsasoa ez dela, puntu batean, amildegi batean erortzen.

Gaur, lurraren bukaera gure sakelako telefonoaren estaldura bukatzen den puntu zehatzean dago. Handik aurrera, antzinako mapetan esaten zen bezala, Hic sunt dracones, ‘Hemen herensugeak’, hemen bukatzen da zibilizazioa. Haur eta gaztetxoek izan ezik, guztiok dakigu telefono mugikorraren aurretik ere bazegoela mundu bat, baina ahaztu egin zaigu, Ahanzturaren ibaia gurutzatu izan bagenu bezala.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper