NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

BALIOAK OINARRIAN

Arantxa Urretabizkaia (Donostia, Gipuzkoa, 1947)

Testu-mota: Prentsa-zutabea

Garaia: XXI. mendea

Argitalpen-urtea: 2023

Atala: Gaurko gizartea

Gako hitzak: balioak

Fotolia


El Correo, 2023ko apirilak 25

Aspalditik entzun eta irakurtzen dut gure gizarteak ahaztu egin dituela balioak, ez dituela gaurkotzen aspaldiko balioak, hezkuntzak balioetan oinarritu behar duela, balioak jarri behar direla edozein ekintzaren muinean, galdu egin direla garai bateko balioak.

Azken honek harritzen nau bereziki. Balioak galdu egin ditugula. Egiten dut haurtzaroan irakatsi zizkidaten balioen zerrenda eta, gutxienez, hauek ateratzen zaizkit: emakumeon mendekotasuna gizonezkoekiko, eliza katolikoaren nagusitasun ahalguztiduna, militarren lehentasuna gizarte zibilarekiko, agintzen duenari zor zaion otzantasuna, bide nagusitik pitin bat aldentzen denak merezi duen bazterkeria, zurion nagusitasun berezkoa beste azal kolore bat dutenekiko, gazteleraren nagusikeria beste hizkuntzekiko, derrigorrezko arauak betetzen ez zituzten familien kontrako arbuioa, auzokoa zelatatu eta salatzeko betebeharra...

Zerrenda hori izugarri luza daiteke, baina bere horretan argi eta garbi adierazten du zer balio ziren nagusi joan den mendearen erdialdean hemen, eskolan, kalean, elizan, hedabideetan, are etxeetan. Batzuk gure etxean bultzatzen ziren balioekin ordezkatuak, beste batzuk gurean ere errespetatzen zirenak. Ez dut paradisurik ezagutu balioei dagokienez edo, ezagutzekotan, gaur aurkitzen dut, ez atzo. Orduan, zergatik errepikatzen da hainbeste garai bateko balio 'onak' galdu ditugula?

Kontua ez da hezkuntzak balioetan oinarritu behar duela. Ez, hezkuntza beti oinarritzen da balioetan. Kontua da zer balio hobesten dugun, zein gaitzesten. Bizitza osoa daramagu batzuek jasotako balio haien kontra borroka egiten, balio haien sustraiak noraino heltzen diren ikusten, jaso eta ezabatutakoa nola ordezkatu asmatu nahian.

Bai, hezkuntzak, etxekoak nahiz eskolakoak, balioetan oinarritu behar du. Ez, ordea, edozein baliotan.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper